( Andoni Amonarraiz Gómez
EAJ-PNVko bozeramailea
(*Erredakzioan euskeratua) ) Norbaitek pentsatu al du noizbait nola izango litzatekeen Hernani, kotxeek Elkano kalea jaitsi, eta kotxe eta autobusek Pedro Aristizabal igoko balute?; bai, anbulatoriotik Txantxillara doan kalea. Eta Latsunbe Berrin bizi bazara, eta Astigarragara joan nahi baduzu?: Antziolako errotondora joan behar duzu, orain norabidez aldatuko den Antziola kalea hartu eta Elkano kaleko behe aldera iritsiko zara, eta hortik Zinkoeneara joateko aukera izango duzu. Orain gainera, Izpizua kalea igo egingo da, eta aparkalekuak Atzietan bezalakoak izango dira. Nafarroa eta Urbieta kalea zentzuz aldatuko dira, eta hemen ere, aparkalekuak Atzietan bezalakoak izango dira. Nola liteke erdigunera edo Andoinera joan nahi duten pertsonek, Urbieta kaletik joanda, edota Cuesta de la Muertetik Galarretara iritsita, bakarrik egin ahal izatea?
Eta nik ondorengo galdera egiten dut: erokeria honetan parte hartzerik izan al da? Zein da Hernaniko komertzianteen iritzia? Komertzioetan izango duen eraginaren ikerketarik egin al da? Zenbat buelta eman beharko dira Hernanira sartu edo Hernanitik ateratzeko? Eta zenbat karburante gehiago gastatukoa da, eta honek zenbat CO2 emisio gehiago eragingo du?
Aldaketa hauek martxan jartzeko obren kostua 152.113,12 eurokoa izango da (seinaleak eta pintura kontuan izan gabe); eta apirilaren 16rako bukatu behar da, nahiz eta gisa honetako obra batek maiatzaren 7rako egon beharko lukeen bukatuta. Hainbestekoa da egin nahi duten hondamendia... hauteskundeetatik gertu bukatzeak beldurra ematen al die? Zergatik dute presa? Gure herriaren hobe beharrez egiten dela, edo hemen Ezker Abertzaleak agintzen duela erakusteko egiten al dute?
Zentzu pixka bat bakarrik jarri nahi dut, eta jakin dezazuela, zuen parte hartzearekin guztia konpondu daitekeela.
Animo. 74 egun falta dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!