Pentsakera

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 8a, 01:00

( Iulen Lizaso Aldalur )

Azken hamarkadan galera moral haundiena izan duen lan­­bi­dee­ta­ko bat kazetaritza da. Profesional, enpresa eta talde me­diatikoen de­generazio deontologikoa gero eta haundiagoa da etikaren gainetik interesa jartzearen ondorioz. Begirunerik gabe, babestu egiten dituzte interes orokorreko gauzen gainetik bakoitzaren proiektu estrategikoak aurrera eraman nahi dituztenak, kontuan hartu gabe beharrak, egokitasuna, ekoefizientzia, neurria... Beste mo­du batera ikusten dugunok hori azaltzen saiatzen gara medio horietan. Asmoa ez da egi bat bestearekin konparatzea; informatzeko eskubidea eskatzen dugu eta aldi berean salatu nahi dugu Gipuzkoako pren­tsak darabilen zentsura hondakinen gaiari dagokionean. Ingurumeneko Kazetarien presidenteak (APIA) Luis Gui­jarrok kritikatzen du en­presa eta administrazio pu­bli­koen opakotasuna ingurumen gaiei dagokienean: «Kontatu nahi dituzten gauzekin erraztasun gehiago dauzkagu, baina nahi ez dituztenekin orain dela 10 edo 15 urte baino okerrago gaude, beraien egitura mediatikoak hobetu egin baitira guk jakin ez dezagun, beraiek nahi ez dutena». Ez dute nahi jakitea Dipu­ta­zioak dioenean konpostatzearen alde dagoela, ez duela egia esaten; inork ez daki ezer 2010e­rako agindutako bi konpost plantei buruz, ezta ere jartzekoak ziren bosgarren kontenedore mordoei buruz, edota Zubietako biometanizazio plantari buruz. Ez dute nahi jakitea Estrategia Europa 2020rako baliabideen eraginkortasuna haunditzeko eta energia aurrezteko gakoa materiaren Bizi Zikloa dela. Materiaren balorizazio eta biohondakinen bioenergetikaren bidez optimizatzea da gakoa (biometanizazioa eta konposta) eta ez deuseztea, errausketa edota zabortegien bidez. Zabortegien kutsadurari da­gokionean, Europatik gehien ku­tsatzen dugunak gara Erru­ma­nia, Hungaria eta Bulgaria­rekin batera. Hernanin indargabetu egin da kutsatzeko eskubide hori eta birziklatzeko obligazioa ezarri da. Austrian, bosgarren kontenedorearekin ez zuten %35 bil­tzen eta Vienan ere derrigorrezkoa den Atez Atekoarekin %90 berreskuratzea lortzen dute. Gipuzkoako hiru herrietan bezala, baina hauen kasuan Katalu­nian jasotzen dituzten laguntzarik gabe, za­bor­tegiak ez kutsa­tzeagatik. Han lagundu, hemen zigortu... pentsakerak dira.

*Erredakzioan euskeratua

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!