( Andoni Amonarraiz Gómez
EAJ-PNVko bozeramailea
(*Erredakzioan euskeratua) ) Bat: Arrieta jaunak eman zituen datuak, San Markoko orrialdetik atereak, egiazkoak ziren abuztura arte, eta hortik abendura artekoak suposatu egiten ditu; ez dira errealak. Kanpaiak jotzen hasterako, egiazko datuak ikusi beharko dira, nahiz eta badakigun, hala egingo dutela datu horiek esaten dutena esaten dutela.
Bi: Arrietak esaten du, Hernanin ia ez dela zaborrik desagertzen, baina ez dakit nola esan dezakeen hori. 2010eko martxoan, Atez Atekoa martxan jarri baino lehen, Hernanin 631.610 kg hondakin bildu ziren; eta 2010eko ekainean (San Joanak tartean zirela) 433.938 kg. Bi hilabetean 200.000 kg hondakin desagertu ziren, eta San Markok eman ditu datu horiek.
Hiru: Novotec enpresak Diputazioari egin dion azterketak organiko guztia aztertu du, biltzen den guztia. Ez du bereizten Atez Atekoak zein kalitate daukan eta 5garren kontenedoreak zein kalitate. Bi sistemak batera zein kalitate ematen duten hartzen da kontuan parametroak kalkulatzeko.
Lau: San Markoko datuek ez dute esaten hernaniarrak zein nazkatuak dauden Atez Atekoarekin. Ez du isladatzen zein garestia den.
Eta... bost: birziklatzearen alde gaudenak, berrerabiltzearen alde, natura zaintzearen alde, diru publikoa zuzen erabiltzearen alde... bosgarren kontenedorearen alde gaudenak eta gestio publikoaren transparentziaren alde gaudenak asko poztutzen gara herritarrak gero eta kontzientziatuago daudelako, baina poz hori ez da erabatekoa, Hernanin Atez Atekoak segitzen duelako.
80 egun falta dira. Animo.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!