( Agustin Cormenzana Garcia ) Joan den hilaren 20an, Etxarri Aranatzen, hileta elizkizunak egin ziren Txus Congil Infanteri azken agurra emateko. Txus Congil gaitz luze eta penagarri bat jasanda hil da.
Hernaniarra jaiotzez, magisteritza egin zuen, eta oso gaztetatik udal teknikari lanetan aritu zen Hernaniko Udalean, drogomenpekotasunaren arloan.
Txus Congil, idealista haundia, bere bizitza eman ziona prebentzio eta hezkuntzaren aldeko borrokari, drogaren atzaparretan zegoen jendea askatzearen alde egin zuen borroka.
Askagintza sortzailetako bat izan zen, 80garren hamarkada inguruan. Garai hartan, gazte asko erakarri zuen drogaren eriotz-atzaparrak, eta pixkanaka suntsitu zizkien bizimodua, eta askori... bizitza.
Txusek posible ez zena ere posible egiten zuen, eta ez zen ahalegindu gabe geratuko jendeari laguntza pertsonala emateko, eskatzen zioten horretan. Bere lanorduek ez zuten bukaerarik, eta kasu askotan bere familia-bizimodua sakrifikatzeraino iritsi zen, mugarik gabe, bere lana egitearren.
Aitzindari izan zen adikzio askoren prebentzioan, eta 1990ean, bere laguntzari esker sortu zen Terapia Zentro bat, ludopatia arazoak zituztenentzat, Hernanin: Jokulari Anonimoen Hernaniko Taldea. Nik esan dezaket, Euskadiko lehendabizikoa izan zela, gainera.
Itxuraz serioa eta ixila izan arren, bazuen umore bat oso berea, eta elkarte honen diseinuari ikutu hori eman zion, txakurra eta katuaren jolas ezaguna gogora ekarrita.
Doluminak, hainbeste maite zuen Ekin semeari, eta bere neska-lagun Mariani. Marianek berak heldu dio Txusek hasi zuen proiektu eskerroneko hari. Gizon zintzo batek sortu zuen proiektu hura, 80garren hamarkadan, eta hark egindako lana ezingo diogu inoiz merezi adina eskertu. (*Erredakzioan euskeratua)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!