BeharrezkoA IZAN BEHAR DU

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 19a, 01:00

( Iulen Lizaso Aldalur ) Waste Management aldizkariak, azkeneko alean, azterketa bat plazaratu du, Castellongo Jaume I Unibertsitateko ikerlariek egi­na, eta bertan hondakinak biltzeko lau eredu aztertzen dituzte, 50.000 biztanle baino gehiago dituzten Espainiako hirietan. Gizarte ikerketa eredu hori faltan botatzen dugu hemen. Bost edukiontzietako sistema jotzen dute efizienteena, eta hala ere, oso urrun geratzen da, Espainiako legediak markatzen dituen birziklatze neurrietatik, beira biltzea izan ezik. Organikoa bereizita oso leku gutxitan biltzen dute, Katalunian izan ezik, eta han beharrezkoa delako; hango herrien artean (100 herrik Atez Atekoa, eta gainerakoek bost edukiontzi) %50 inguru errekuperatzen dute. Esanguratsua da, bereizteko garaian, garrantzia gehiago daukala kontzientziak baino, etxea eta edukiontzia zenbat distantzira dauden. Erosotasunak gaina hartzen dio kontzientziari; bai zaborrei dagokienez, bai zakur kakei dagokienez, eta baita espazio publikoan erretzeari dagokionez ere, geure partetik gehixeago jarriko bagenu, horrekin bakarrik emaitza hobeak lortuko genituzke, orain arteko guztiarekin baino. Gipuzkoa eztabaida birtual batean dago, bost edukiontzi edo Atez Atekoaren artean. Gallardo irakasleak koordinatzen duen ikerlari taldeak azterketa berria egingo du orain, 5.000 eta 50.000 biztanle arteko hirietan; hor sartuko dira Atez Ateko sistema darabilkiten herri guztiak. Komunikabideek emaitza horiek kaleratuko balituzte, neutraltasun guztiarekin, eta hortik eztabaida sortuko balitz aldeko eta aurkakoen artean, pixkaka-pixkaka emandako arrazoi askok galduko luke bere zentzua, zenbaitek aurrez aurre eztabaidatu nahi ez dituzten arren, emaitzak zein diren ederki dakite baina. Iulen Lizaso Aldalur (*erredakzioan euskeratua)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!