Bake bidean, aterabide demokratikoen akordioa

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 25a, 01:00

( Jon Alzaga Aizpuru eta Anartz Mendizuri Arbelaitz ) Joan den irailean aurkeztu zen eragile politiko, sindikal eta sozialen babespean, aterabide demokratiko baterako akordioa. Gernikako Akordioa. Euskal Herria gatazka politikoa eta indarkeria bake bidera eta aterabide demokratikoetara eramateko aukera baten aurrean aurkitzen da. Zentzu horretan, ber­matutako indarkeriarik ga­be­­ko egoera eta normalizazio politikorako hastapena izan beharko da. Ondokoak dira adostutako edukiak: - ETAk nazioarteko komunitateak egiaztatzeko moduko su-eten iraunkorra eta aldebakarrekoa aldarrikatzea. - Eskubide zibil eta politiko guz­tien aitortza. Alderdi Poli­tikoen Legea indargabetzea exi­ji­tzen da. - Inoren aurkako mehatxu, presio, jazarpen, atxiloketa eta tortura mota guztiak desagertzea. - Euskal Preso Politikoen aurka aplikatzen den espetxe-politika etetea. - Jarduera politikoagatik epaituak izan diren pertsona eta erakundeen aurkako prozesu judizialak berraztertzea. - Jurisdikzio eta epaitegi berezien eta salbuespeneko lege oro indargabetzea, inkomunikazioa bertan behera uztea. - Militante eta erakunde independentistei politikan aritzeko ezarri zaizkien debeku eta neurri murriztaileak bertan behera uztea. - Nazioarteko eragileen parte hartzea sustatzea. - ´Mitchell Printzipioak` deitutakoetan azaldutako konpromisoek zuzenduko dituzte elkarrizketa eta arlo guztiei buruzko negoziazioak. - Akordio politikoak lortzeko negoziazio prozesua eragile politiko, sindikal eta sozialen egitekoa baino ez da izango. - Elkarrizketa politikoaren edu­ki­ak Euskal Herriko kultura po­li­tiko guztiak barne hartuko di­tu­en akordioa izango da helburu. - Aitortza, adiskidantza eta erreparazioa gatazka politikoak eta jatorri guztietako bortizkeriak eragindako biktima orori. Bereziki azpimarratu nahi dugu, hernaniarron parte har­tzearen garrantzia. Izan gaitezen gure herriaren etorkizunaren protagonista. Hartu parte, arloz arloko eta publikoki egingo di­ren aurkezpen eta eztabaidetan. Otsailak 26 larunbata, 17:30e­tan Atano III.a pilotalekuan ekitaldi nazionala.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!