Hernaniarrek badakite PSE-EE non dagoen

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 18a, 01:00

( Pablo Peñacoba Álamo Hernaniko PSE-EEko arduraduna ) Udaletxeetako eta Dipu­ta­zioako haunteskundeak in­gu­ratzen ari dira, eta Andoni Amonarraiz jauna, EAJko Hernaniko Udal zinegotzia, urduri jartzen hasia da. Andoni Amonarraiz jaunak ez du egia esaten, sozialistek Atez Atekoaren aurrean dugun postura zein den azaltzen duenean. Amona­rraiz jauna, Hernaniko sozialistok beti hitz egin izan dugu hondakinak biltzeko sistema honen kontra, eta bestela nahikoa duzu errepasatzea, azken legegintzaldi honetako aktak, edo egunkari edo herri-aldizkarietan atera diren prentsa oharrak. Nondik-nora galdetzen diguzu prentsan, ea non gauden? Kontrako botua eman genion, Mankomunitateak eta Udalak orain gutxi sinatu duten hitzarmenari, arrazoi batzuk direla medio: Her­naniren interesen kontrakoa da, ez du lagunduko judizialki Atez Atekoa kentzearen bidean, eta abar... eta halaxe esan dugu, argi eta garbi. Noski, Amonarraiz jaunak beste arazo bat dauka, eta honakoa da: hauteskundeetan, Hernanin alderdi po­litiko asko ditu bere eremu berean, boto nazionalisten bila lehiatuko zaizkionak, eta kezkatuta dago. Ez zaitez saiatu Hernaniko PSE-EEko botanteak nahasten. Sozialistak bigarren indar politikoa gara Hernanin, orain dela urte dezentetatik, eta gure esku badago, Atez Atekoa kendu egingo dugu. Eta horretarako, garaia iristen denean, espero dugu zure laguntza izango dugula.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!