( Jose Antonio Ameztoy Altamira
(*Erredakzioan euskeratua) ) Udalean sartu nuen bigarren instantziak, 2008-8-22koak, Agustinetako errotondako trafikoari egiten dio erreferentzia. Bertan esaten da errotondak omega letra grekoaren forma izan beharko lukeela, hala oinezkoentzako izango zen plaza hau eta Kaxkora sartzeko bide guztia.
Horretarako, Konbentuaren atzetik pasatzen den errepideak, bi norabidetakoa izan beharko luke.
Izpizua kaleak, norabidea aldatuta, Konbentuko kalearekin batera, eta Antziolatik Cuesta de la Muerterako bideak, herriko ardatz nagusia osatuko lukete Zirkuitoko karreterari dagokionean. Eskoletatik Galarretara joateko, berriz, trafikoaren antolaketa berria honakoa izango zen: Txantxilla (errotonda), Elkano, Txirrita, Agustinetako Konbentua eta Antziola.
Oharra: instantzia honen erantzunik ez dut jaso eta orain, trafiko antolaketa berri hau egin dela eta, aprobetxatu nahi dut Udalari gogorarazteko kontuan hartu ditzala herritarren eskaerak, denon onerako aldaketez hitz egiten ari baikara.
Mila esker.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!