PSE non dago?

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 16a, 01:00

( Andoni Amonarraiz Gómez EAJ-PNVko bozeramailea )

Otsailaren 9an, San Marko Mankomunitateko Zu­zen­da­ri­tzak erabaki bat hartu zuen, PSE, ANV eta EBren botuekin: Hernaniko hondakinak Atez Ate biltzen jarraitzea. Tristea da. Her­na­ni­ko PSEk nahi du, esplikatu ezin dena esplikatu, eta gainera urraturik gabe atera, Manko­mu­nitateko beren laguntxoek utzi dioten sasi-pila honetatik. Kontenedoreek asko balio dutela; hori da arrazoia. Non dira, orain 8 hilabete Hernanitik kendu zituztenak? Beste herriren batera eramango zituzten (kostuak aurrezteko), edo almazenen batean izango dituzte. Beste herri batean badaude, inbertitu dezatela orain diru pixka bat, lehen inbertitu gabe utzi zutena. Almazenen batean badaude, hautsak kendu eta jarri ditzatela Hernanin. PSEk ez du nahi konplikaziorik; hiru urte berandu iritsi dira mankomunitateko Le­hendakaritzara, eta iritsitakoan zer egingo? Eta Atez Ate­koarekin segi. Herri batzuetan aldaketak egin ziren orain dela hilabete batzuk, baina ez dut ulertzen zertarako, sozialistek ezer aldatzeko intentziorik ez bazuten. Atez Atekoarekin segiko dugula onartuta ere, ikusten dugu Mankomunitateak (PSE, ANV eta EBk zuzenduta) ez duela bere funtziorik bete nahi izan, ez duelako bilatu Atez Ate zaborrak merkeen bilduko zituen en­presa bat, eta beraz, kartoia, papera eta ontzi arinak salduta atera zezakeen dirua galdu egin du. Aldiz, Hernaniko Gobernu Taldeari utzi dio erabakitzen, zein enpresak egin behar duen lan hori. PSEk erabaki hori hartu duelako, ez dugu jakingo Atez Ate hondakinak biltzeak zein kostu duen; izan ere, Gobernu Talde honek eta Garbitaniak ematen duten informazioarekin ezingo du­gu inoiz jakin. San Marko Mankomu­ni­tateak bakar-bakarrik utzi gai­tu hernaniarrak, eta bilketa egitearen zati bat geuk ordaindu beharko dugu. PSEk men egin die ANV eta EBren exijentziei. 100 egun geratzen dira, animo.

Andoni Amonarraiz Gómez
EAJ-PNVko bozeramailea

(*Erredakzioan euskeratua)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!