Hauteskunde sindikalak

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 13a, 22:00

( Joxe Arrieta Iraola LABeko kidea ) Duela egun gutxi 2011-2015 epealdirako hauteskunde sindikalak burutu dira Hernaniko Udalean; bertan, epealdi horretan Udaleko langileon ordezkari izango diren pertsonak izan dira hautatuak. Hauteskun­deeta­ko emaitzei dagokienez, hauek izan dira emaitzak, LABek 85 bozka jaso ditu eta ELAk 43. Ordezkaritzari dagokionez, datozen lau urteetan LABek 6 ordezkari izango ditu eta ELAk 3. LABek hauteskunde hauetan LAB bozkatu duten langile orori eskerrak emateaz gain publikoki bere konpromisoak berretsi nahi ditu. Erantzukizunez kalitatezko zerbitzu publikoen alde, prekaritatearen aurka, zerbi­tzuen azpikontratazioaren aurka eta langileon eskubideen defentsan umiltasun, zuzentasun eta zorroztasunez lan egiteko konpromisoa hartzen dugu. Eredu ekonomiko eta sozial berri baten aldeko lana egingo dugu, alternatiba badagoelako, enplegu seguru eta egonkorra sortuz, duintasunez bizi ahal izateko aberastasuna banatuz, babes soziala bermatuz. Emaku­meek aukera berdintasun egoera izan dezaten lehentasunez borrokatuko dugu. Euskara lan munduan lau haizetara zabal dadin lan egingo dugu. Erabakitzeko eskubidearen alde, aldaketa sozial eta ekonomikoa lortzeko aldaketa politikoa sustako dugu. Indarrak bilduz, aldaketa eraginez!!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!