EZ HANKA ETA EZ BURU

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 4a, 01:00

( Mikel Arrieta Iraola )

Amonarraiz jaunari:

1. Ezer idatzi baino lehen hobe da zertaz idazten ari den jakitea.

2. San Marko mankomunitatearen web orrialdean 2010. urteko datu ofizial osoak argitaratuta daude: urtarriletik abendura. Eta Man­komunitatearen datu ofizialak dira, ez ustezkoak. Amonarraiz jaunak ezer esan baino lehen hobe du bere burua jazteko lan pixka bat egitea.

3. Bere ezjakintasunaren beste adibide bat da organikoari buruz esaten duena. Novotec enpresak herri bakoitzaren organikoaren lagina edo muestra bat har­tzen du, eta bere ikerketetan herriak bereiztuak agertzen dira, ez nahastuak. Hamai­kabat-ek bere web orrialdean abenduko analisien emaitzak adierazi zituen: Hernaniko organikoaren kalitatea %98koa da.

4. Azkenik esan, ba­tzuentzat errausgailua bul­tzatzea ingurugiroa zaintzea da. Egia esan, ez da egiten oso sinesgarria.

Mikel Arrieta Iraola

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!