Atetik sehaskara

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 12a, 01:00

( Iulen Lizaso Aldalur ) Konpentsazioan oinarritutako ingurumen lege bat izango bagenu, zabortegiak kutsatzen dituztenek ordaindu egin beharko lieke kutsatzen ez dutenei. Katalunia da bakarra, Europako lege hori daukana, eta lortu dute etxeko organikoaren %50 errekuperatzea. Europako Batzordeak esan zuen urtarrilaren 19an, Espainia azkeneko postuan dagoela hiri hondakinak konpostatzen, eta lehenengo postuan zaborrak sortu eta zabortegiak kutsatzen, materia organikoa neurririk gabe botatzeagatik, eta legedirik ez duelako horri buruz. Europako Batzordearen Araudi Esparru berriak dio, kontzeptu bat dela ingurumenaren aldeko praktiketan garrantzitsuena: Bizitza Zi­kloa. Hori erabiltzen badugu parametro ekoefiziente bezala, BPGren (PIB) kalkuluan aberastasun soziala neurtzeko... krisitik ateratzen lagunduko liguke. Lotura zuzena dauka, hondakinak aprobetxatzeko jerarkiarekin: prebentzioa, berrerabiltzea, birziklatzea-konpostatzea, eta eliminazioa (kontenedoretik hilobira), eta Europan plus pedagogikoa da hori, eta balore kulturala du. Bereiztea da klabea. Europa-erdian eta Eskandinabian, Australia eta Zeelanda Berrian, AEB eta Kanadan, Japon eta Korean, Indonesian... hondakin minimoa lortzen dute, errekurtsoak ahalik eta gehien bereizita. Austrian behartu egiten dute bio-hondakinak bereiztera, eta Atez Ate biltzera, baita Vienan ere; gaur %90 errekupera­tzen dute, eta 5garren kontenedorearekin ez ziren iristen %30era. Ikastetxeetan erakutsi egiten diete materia organikoa konpostatu eta Lurrera itzultzen: ekonomia zirkularra deitzen zaio horri, cradle to cradle edo sehaskatik sehaskara. Gipuzkoan kontrakoa: sehaskatik hilobira, %95 lurperatuz; lerro zuzeneko ekonomia, hondakinak erabili eta bota, eta bizi-ziklo motza baino motzagoa emanez, hondakinei. Posible al da praktika hori hain merkea izatea? Eta %100 berreskuratzen dugunoi hain garesti atera­tzea? Agindu zuten 2010ean beste bi konpostaje planta jarriko zituztela, zertan geratu zen hori? Autodidakta zen, eta ekologiaren aita: Thoreau. Hark hitz egin zuen Ekoefizientziaz eta Natur Eko­no­miaz (zirkularraz), orain dela ia bi men­de. Librepentsalaria izan zen, Luther King eta Ghandiren inspirazio iturri: «bizi zaitez sinpleki, besteak sinpleki bizi ahal izan daitezen»; ... dirua gastatu eta gastatu egin nahi duenak, bere auzotarrak bizi ez diren moduan bizi, ordaindu dezala! Beste garai batean bizi gara-eta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!