( Oier Iurramendi Etxeberria eta
Arnaitz Lasarte Santa Kruz
Hernaniko Bertso Eskola ) 2009ko abenduaren 13an jokatu zen buruz-burukoa Barakaldoko BEC-en. Protagonistak, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus. 14 hilabete geroago, ostegun honetan, Kontrakantxa gaztetxean arituko dira kantari biak. Aukera paregabea da bertsozale guztiontzat.
Urte asko dira Gazte Asanblada eta Hernaniko Bertso Eskola elkarlanean ari direla. Bertsoak beti eduki du presentzia Gazte Asanbladak antolatutako ekitaldietan: urteurrenetan, inauterietan,...
Eta bertso eskolak oraindik, Kontrakantxak ekin dion bide berriaren parte izaten jarraitu nahi du. Osteguneko bertso afaria izango da bide horretan urratsetako bat eta ziur gaude arrakastatsua izango dela.
Beraz, zaindu eztarriak eta ondo pasa ostegunean! Kontrakantxa ere bertsotan!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!