´Astakeri galanta!`

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 6a, 21:48

( Koro Etxeberria Aranburu )

Beti pentsatu izan dut txakurren kakak jasotzen ez dituzten jabeak, isun handiekin zigortu behar direla.
Baina Udalak egin nahi duen Ordenantza aldaketa honek ´li­lu­ratuta` utzi nau, eta badaez­pa­da ere, inguruko Udal Orde­nan­tza batzuk begiratu ditut. Ba­di­rudi inon ez dutela, ez Biz­­kaian ezta Gipuzkoan ere behin­tzat, DNA (ADN) probarik exi­gi­tzen. Donostian, txakur arriskutsuen erregistro berezi bat omen daukate, baina txakurren eta jabeen datuekin soilik, inondik inora ere ez DNA probarik eginda.
Lehengo egunean, Bizkaian albaitaria den nire adiskide ba­te­­kin egon nintzen, eta horrek be­rriz, «astakeri galanta!» bota zi­dan. «Eta nola kontrolatu behar dituzte kanpotik, inguruko he­rrie­tatik etortzen diren txakurren kakak?». Bai, egia da, bai­na ho­rretaz gain, nire zalan­tzak honako hauek dira: Eta ge­ro, kaka guztiei egin behar al die­te DNA? Kanpokoei ere? Nork ordainduko du guzti hori? Udalak nire txakurra erregistratu nahi duela, eta zergatik gas­tu­ak nire kontu? Zergatik or­daindu behar dut nik DNAren proba?
Egia da azkeneko hilabete hauetan askoz ere kaka gehiago ikusten dela herrian, baina ez ote du zakarrontzi gehienen de­sagerketarekin zerikusirik? Nik askotan ematen dut buelta osoa, nire txakurraren kakak eskuan daramatzadala, ia etxeraino, baina badago lehen jasotzen zuena eta orain berriz, zakarrontziak ez daudela eta, bertan uzten dituena...
Ez dago gaizki horrenbeste ar­dura, baina ardura bera gustatuko litzaidake niri, pertsonen ka­ka eta pixekin ere, horietakoak ere gure herrian soberan baitaude. Eta horrenbeste ardura, zenbait txaboletan edukitzen dituzten txakurren egoeraz jabetzeko eta kontrolatzeko ere. Portu auzotik Urnietarako bidean, hasteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!