( Iñaki Arratibel Olaziregi
2007ko Eusko Alkartasunako
hautagai burua.
2011ko Hamaikabateko
hautagai burua ) Izenburua jende askok egiten didan galdera da. Galdera berak, oraingo EAk sortzen duen sinesgarritsun falta garbia adierazten du. Ulergaitza da egun EAk erakusten duen irudia. EAn egon garenok, EAren sorreran egon garenok, ezin dugu ulertu azken urteetan Eusko Alkartasunaren jarrera.
1986an Eusko Alkartasunaren sorreran partehartu dugunok, tristuraz ikusten dugu gure alderdi ohiak egin duen aldaketa erradikala. 1986an ez genuen EA martxan jarri Ezker Abertzalearen besoetan erortzeko. 1986an herri guztietako milaka abertzalek ez genuen Eusko Alkartasuna sortu Ezker Abertzalearen morroi izateko. Eusko Alkartasuna non eta zertan bukatu den ikusita, askok tristura, pena eta, zergatik ez, amorrua sentitzen dugu.
Euskal Herriak eta Hernanik 1986ko Eusko Alkartasuna behar du, eta bide berdinari jarraituz sortu dugu Hamaikabat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!