Atez Atekoa martxan jarri dutenak, ezer gutxirekin konformatzen dira

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 25a, 01:00

( Andoni Amonarraiz Gómez EAJ-PNVko bozeramailea (*Erredakzioan euskeratua) ) Gobernu Taldearentzat, erreferendum batek adina balioko zuen Atez Atekoari buruz egindako inkestak. Gure ustez horrela planteatzea penagarria da, eta esango dizuet zergatik: 15 urtetik gorako hernaniarren %1,68k (276,1 pertsona) Atez Atekoa defendatzen du, eta %1,21 (198,5 pertsona) kontra dago. Nahiko datu ba al da hori, ezer afirmatu eta harro azaltzeko? Ikusgarria. Hurrena, bi portaletan inkesta egin eta emaitzak egi-prezioan salduko dizkigute. Beste kontu nabari bat. Gal­dera egin dute, «beste he­rri ba­te­ra eramaten al duzu zaborrik?» Eta nere galdera da, zeinek erantzungo du baietz? Udal ordenantzak debekatu egiten du, eta isun ederrak jarri ditzakete horregatik. Baietz erantzun dutenak dabiltzala kontuz. Ez engainatu. Hernanin urtebetean desagertu den zaborra non da­go? Hernaniarren ohiturak egun batetik bestera aldatu al dira? Zaborren %36 desagertzeraino? Zeinek si­nes­tu dezake hori? Azken bat. Hipokresia mu­tu­rreraino eraman beharra dago, Atez Atekoa erosoa dela esateko. Merkea dela ere esaten digute, eta norbaitek sinestuko du, baina Atez Atekoarekin 14 biltzaile dauzkagu Hernanin (800.000 euro urtean); Garbi­ta­nia el­karte publikoan 4 teknikari eta 4 administrari (405.000 eu­ro urtean), eta kamioiak, bulegoak eta abar. Montaje hau ordaintzea 2011n kostako zai­gu: 1.404.000 euro, eta seguru igo egiten dela. Maiatzeko hauteskundeetan guk 5 kontenedoreko sistema pro­posatuko dugu, eta 6ra igo­tzeko aukera. Izango dira Atez Atekoaren aldeko partiduak ere, eta orduan ikusiko da hernaniarrek zer pentsatzen duten. Orain aguantatu egin behar, he­men Ezker Abertzaleak eta Ez­ker Batuak agintzen dutelako.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!