( Andoni
Amonarraiz Gómez
EAJ-PNVko bozeramailea )
Zazpi hilabete baino gehiago pasa direnean, Ezker Abertzaleak eta Ezker Batuak Atez Atekoa martxan jarri zutenetik Hernanin, kontzentrazio bat egiteko deia egin zen alderdi hauek duten babesa ikusteko Atez Atekoari dagokionean, eta erantzuna, 130 pertsona plazan, sistemaren alde. Hernanik 19.900 biztanle ditu.
EAJ-PNVtik ez dugu besterik esango. Ezker Abertzaleak egindako deialdi honek izan duen babesak nahikoa adierazten du hitzen beharrik ez izateko.
Leku berri bat iritzia
emateko, Hernanin
Batzuk uste dute ordezkari nagusiak direla herritarren partehartzeari dagokionean eta Udaleko web orriko foroa kentzen dute. Beste batzuk, normalxeagoak garenok eta ulertzen dugunok herritarrek gustoko izan dezaketela edo ez egiten duguna, uste dugu iritzia emateko foroak beharrezkoak direla eta mantendu egin behar direla.
Ezker Abertzaleak foroa kendu du Udalaren orritik eta horregatik, Hernaniko EAJ-PNVk perfil bat ireki du Facebook-en, nahi duten guztiek nahi duten gaiei buruz idazteko aukera izan dezaten, betiere errespetuz. Perfil honen bidez, saiatuko gara informatzen Udaletxean gertatzen diren gauzei buruz.
Helbidea honakoa: facebook.com/eajpnvhernani.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!