( Iulen Lizaso Aldalur
(*Erredakzioan euskeratua) ) Bat egiten dut Angel Olaranek bizitu zuenarekin, goragalea sortzeraino, Diputatu Nagusiaren eskutik Urrezko Domina jaso zuen ekitaldian. Arrazoibide moduan aurkeztu zuen giza duintasunik ez dagoen hirugarren munduaren ´koadro` historikoa.
Emozionalki hondoratuta daude, agintzen dietena betetzen ez dela ikusita eta egunero bizi duten errealitate gordinak eraginda: 100.000 pertsona gosez hilda egunero, eta horietatik ia herena, haurrak.
Afrikan bakarrik milioi erdi bat ama hiltzen dira urtean erditzerakoan, laguntza faltagatik... Lurreko kontinente aberatsenean eta aldi berean gehien pobretu dena. Europa, planetako kontinenterik pobreena da eta aldi berean gehien aberastu dena. Europako Paralemtuan zeinek aurkeztuko du mozio bat eskatuz, memoria historikoa berreskuratzeko lege bat sortzeko kontinente honetako herritarrek giza duintasuna berreskuratu dezaten?... Eta zibilizazioen aliantza?
Europa bostetatik pobreena. Orain dela 7 mende izurriteak eta goseteak eraginda isolatua zegoen kontinentea, gurasoak haurrak basoan utzi beharrean izaten ziren etxean hiltzen ikusi ezin zutelako; Errauskinen ipuina bertsio originalean. Bertsioari drama kendu zitzaion Europa aurrera egiten hasi zenean itsasoz bestaldeko merkantziekin; gurasoak ipuinetik atera zituzten, amaordea sartuta.
Olaranek Amerikara iritsi ziren hiru karabela aipatu zituen, horrek ekarri baitzuen gazte afrikarren bahiketa ondoren europearrei saldu eta lanean esklabu gisa bukatzeko. Europako estatu asko aberasteko pagotxa izan den kontinenteko gazteak. Ez dugu %0,7a ere itzultzen; karitate gisa ematen dugu sobratzen zaiguna eta justua den bezala, zor zaiena. Kontua ez da bidaltzea, ematea baizik, babes teknikoa eta humanoa; bere garaian esklabu egin bagenituen eta egun esklabizatuta mantentzen baditugu ekonomikoki zorrekin eta heriotzara abandonatuta gosea eta gaixotasunak direla eta - hau bai ez dela ipuina- justiziazkoa da erreskate plan bat egitea, europarrek utzi dugun arrastoa konpontzeko.
Naturako gure aberastasun bakarra suntsitu dugu: basoak, itsasontziekin kontinente horretara iritsi ahal izateko eta bertan uzteko egun Angel Olaranek aurkezten digun ´koadro` hori. Gure kontzientzien pizgarri den testigua agintariei eta hierarkia katolikoari exigitzeko memoria historikoa eta giza baloreak berriro sortzea. Eta desagerrarazi edo, gutxienez, geldiarazi eliteen eta behartsuen arteko muturreko polarizazioa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!