Sekulako hanka-sartzea

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 5a, 01:00

( Andoni Amonarraiz Gomez EAJ-PNVko bozeramailea (*Erredakzioan euskeratua) ) Hernanik badauzka Testu Bateratua eta Mugikortasun Plana!! Beste inola ezin zen izan, eta Gobernu Talde honek eta EBak onartzen duten gauza guztiekin gertatzen den bezala, beste arazo bat sortu digute. Do­kumentu honek ustiatzeko eskubidea kentzen die hernaniar batzuei, zeintzuk Gipuzkoako Foru Aldun­diak onartutako dokumentuaren arabera, eskubide horiek bazituzten. Eta argi dago: zentzugabekeria berri honek Udaleko diru-kutxatik diru­tza ordaindu beharra eragingo du, kalte-ordainak direla eta. Ez dute ikusi nahi izan Hernani hazten ari zela Florida eta Sagastia aldean eta ez dute utzi ´Cuesta de la Muerte`n eraikitzen, eta hori horrela, bide berri bat egiten herrian sartu eta ateratzeko. Horrez gain, dokumentu honek kaltetu egiten du Karabel, Zubipe eta Landare inguruko nolabaiteko zirkulazio lasaia; izan ere, Florida eta Ka­rabel artean egindako lurrazpiko bidearekin Herna­niko sa­rrera eta irteeren gune na­gusia bihurtuko da. Hori guz­tia saihestu zitekeen gaineko bidea eginda Floridaren bukaeratik FCCko errotondaraino.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!