Hernaniko herriari

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 4a, 01:00

( Agustin Cormenzana Garcia Hernani-Wukroko Kooperanteak ) Hernaniko herriari

Joan den abenduaren 23an, Angel Olaran Aita Zuriak Urrezko Domina jaso zuen Gipuzkoako Diputazioaren eskutik, urtetan Tanzania eta Wukron (Etiopia) egindako lana dela eta.

Gaurko egunez, Angel Olaran Wukron egongo da, eta nabarmentzekoa da za­bal­du zuen mezua gaur egun munduan dagoen pobreziaren inguruan, lokartuta dauden kontzientzia asko sentsibilizatzeko.

Wukro-Hernani batzordetik, eskerrak eman nahi dizkiegu Hernaniko herritarrei Angelen zeregin humanitarioari emandako laguntzagatik. Urrian egin zen VI. Jardunaldi Solidarioetan argi geratu zen hori, 12.800 euro inguru bilduta. Gainera, zifra ez da definitiboa, urte guztian zehar hernaniarren eskuzabaltasunak bizirik jarrai­tzen baitu, eta laguntzen jarraitzen baitute gure Aita Zuriak, Angel Olaranek, Wukroko umezur­tzen alde daramakien Obran.
Eta benetan positiboa da ikustea, gure herriko Ins­tantzia eta Elkarte guztietan, erabateko kontzientziazioa dagoela Wukroko beharrei aurre egiteko, egunetik egunera proiektua bizirik mantentzen baita.

Hori dela eta, eskerrak eman nahi dizkiegu herritar guztiei berriz, Angel Olara­nen bedeinkazioarekin.  

Agustin Cormenzana Garcia Hernani-Wukroko Kooperanteak
(*Erredakzioan euskeratua)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!