( Horten Baños Montes,
Amher-Sos Arrazakeriaren ) Zaintzaileak, etorkinak eta eskubideekin
Gero eta pertsona gehiago daude duintasunez bizi ahal izateko laguntza behar dutenak. Zahartu bai, baina mendeko bihurtzen gara. Eta familiak, utzi ezin dugun edota utzi nahi ez dugun bizitza eta kontsumoaren zurrunbiloan sartuta, beste pertsona batzuen beharrean aurkitzen gara gure zaharrak zaindu ditzaten
Eta horrela ikusten dugu emakume asko, beste herrialde batetik iritsi berriak eta lan eta loleku beharrean aurkitzen direnak, beren egoerari irtenbidea bilatzeko lan horretan aurkitzen dutenak, eta urte gutxitan erregularizazioa lortu eta beren proiektuak hemen gauzatzeko modua egiten dutenak.
Gehienetan, etorkinek gustora hartzen dituzte lan horiek eta gure zaharrekin denbora gehien pasatzen duten pertsonak bihurtzen dira, haiei maitasuna eta arreta eskainita eta bai haientzat eta bai guretzat beharrezko laguntza izatera iritsita. Ia beti, familiek onartu eta baloratu egiten dute lan hau, eta benetako loturak sortzen dira: adiskidetasuna, solidaritatea eta elkarren babesa. Horrela, haiek gu hobeto ezagutzen gaituzte, gure ohiturak ikasten dituzte eta bakartasuna arinago egiten zaie.
Benetan, Etxeko Laguntzaileen lanari esker, emakume asko izan dira beren egoera erregularizatu ahal izan dutenak, eta gaur egun beren bizi-proiektua hemen gauzatu ahal dezaketenak etorkizunari ilusioz begiratuz.
Baina gertatu ohi da, baita ere, Extranjeria Legearen eskakizunak direla-eta, emakume horien egoera ahulaz baliatuta, haietaz abusatzea eta esplotazio baldintzetan lan egitera behartzea, legalki onartutako oinarrizko arauak bete ere egin gabe. Batzuetan mespretxuz tratatzen dituzte, edo mehatxatu egiten dituzte, haien disponibilitate osoa ahalik eta merkeena lortu nahian.
Etxeetako Zaintzaileek erregularizatuta daukate beren lana, nahiko eskasa bestalde, erregimen berezi batetik abiatzen baita. Beste langileen alderatuz, baldintza okerragoek dituzte, baina eskubide batzuk onartzen zaizkie, bai soldata mailan, eta baita ordutegi mailan ere: interna dauden pertsonek egunean bi ordu libre eta aste buruetan 36 ordu libre izateko eskubidea dute. Garrantzitsua da gutxieneko hauek betetzea, eta langileek bete beharreko arauak baldin badituzte, kontratatzaileek ere bete beharko dituzte.
AMHER-etik jakinarazi nahi dugu prest gaudela aholkulari lana eskaintzeko, bai langileei eta baita familiei ere. Prest gaude, baita ere, bitartekaritza lana egiteko, eta gure eskuetan dagoen babes osoa emateko egoera iraingarrian dauden emakumeei, edota esplotaziozkoak jasan ditutenei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!