(
Jesus Uzkudun Illarramendi Euskadiko CCOOeko Batzorde Betearazleko kidea )
Gobernuak merkatu espekulatiboen exijentzien menpe egotea onartu, eta lan erreforma basatia inposatu zigun; ondorioz, langileen kaleratzeak erraztu eta merkatu zituen. Orain jubilazio adina 67 urtera arte luzatu nahi du, pentsioak konjelatu nahi ditu, eta langabetuei laguntzak kendu dizkie. Eta horrez gain, gazteentzako lana sortzeko politika egitea eta ongizate gizartea sendotzea ahaztu zaio. Gizartearen aurkako politika hau aldatzeko mobilizazioekin jarraitu beharra dago, beste alternatiba solidario batzuk existitzen dira eta.
Atsekabe edo damuak alde batera utzi, eta gizarte mobilizazioak bultzatzeko garaia iritsi da, gaur egun inoiz baino beharrezkoagoa da. CCOOeko afiliatu eta jarraitzaileok, eta langileen kontrako politika gaitzesten dutenek, aukera dute berriz ere politika honen aurkako adierazpena egiteko. Hilaren 18an, larunbatean, manifestazioa izango da Bilbon: pentsioen kongelazioen aurka, 67 urteko jubilazioaren aurka, langileen kaleratze merkeen kontra eta zerbitzu publikoak pribatizatzearen kontra. Mobilizazioak aurrera jarraitzen du. Manifestaziora autobusean joateko eman ezazu izena 943553824 edo 943470399 telefonoetara deituta. Ez zaitez geldirik geratu, mobilizatu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!