Guztiok genekiena eta gaur konfirmatua. Ostalariak, kontuz!!!

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 8a, 01:00

( Andoni Amonarraiz Gomez EAJ-PNVko bozeramailea (*Erredakzioan euskeratua) )

Atez Atekoarekin egiten ari diren gehiegikerien artean, beste datu bat. Epaien ondoren, transferentzia gune ilegalaren ondoren, eta Osa­lanek Santa Barbaran legea betetzen ez dela adierazi eta gero, nire eskuetara Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo saileko txosten bat iritsi da. Txosten dioenez, Udalak Hernaniko ostalariei banatu dizkien ontziak ilegalak dira; hau da, janaria manipulatzen duten lekuetan, ontziak ezin dute izan eskuz irekitzen direnak (2010-11-24ko txostena). Bes­te behin, Gobernu Taldeak, Ezker Batuaren laguntzarekin, 46.434,39 eurotxo alperrik gastatu ditu kontenedore horiek erosita, egungo legedia betetzen ez duten kontenedore horiek erosita. Orain, ostalariak daude zaldien han­­ka­pean, eta beraiek erosi beharko dituzte kontenedore berriak, legedia betetzen du­tenak, eguna bukatzen denean, Udalak eman dizkien kontenedoreetara hustutzeko. Ez dut ulertzen Udalak nola erosi dituen kontenedore horiek, Hernaniko Ingu­rumen Zinegotzia izan baldin bada Usurbilen Ingu­ru­men Teknikari lanak egin dituena; eta ez dut uler­tzen nola erosi diren kontenedore horiek, Colomer jauna izan badute babesle eta asesore, Atez Atekoa­ren guru haundia. Esan liteke, ezagutu behar zutela legedia, beraz, zergatik erosi zituzten ontzi horiek?

Horrez gain, 12.500 euro gastatuko dituzte kaleko zabor-ontziei tapak aldatzeko, jendeak poltsarik sartu ez dezan. Inork ez al zuen pen­tsatu horretan ere? Eta, ezin ahal ziren konkurtsora atera tapadun ontzi horiek?

Baina, noski, hemen ez da ezer pasa, eta Ezker Batuak eta Gobernu Taldeak jarraitu egingo dute Atez Ate­koa­rekin. Nahiz legerik ez bete, nahiz ostalari asko arriskuan jarri, nahiz eurei bozka eman dien askok eta gainerako herritarrek sistema hau egokia ez dela pentsatu. Hu­rren­go albistea, zein ote?

Andoni Amonarraiz Gomez EAJ-PNVko bozeramailea (*Erredakzioan euskeratua)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!