( Iulen Lizaso Aldalur ¡ )
Kronikara bidalitako originalean, eta abenduaren 4an argitaratutakoan, Cristina-Eneako hizlaria Michael Wintzel izan zela esan nuen, Carlos Martinez Orgado ISRko zuzendaria esan beharrean.
Aurreko egunean, Biterin izan zen Xabier Olano, Usurbilgo Udaleko kontuhartzailea, eta Usurbilgo Atez Atekoaren gestio ekonomikoa azaldu zuen, eta balantzea aurkeztu zuen. Balantzea egiterakoan, Olano 2010eko aurreneko seihilekoko datu errealetan oinarritzen da, eta urte batekoa osatzeko bider bi egiten du.
Balantzea defizitarioa da Gipuzkoako herri guztietan; baina ezarritako hiru sistemen konparaketa egiterakoan, Atez Atekoa da defizit gutxiena duena.
Usurbilen bilketa sistema lau hilabetero aldatuko balute, lau kontenedoreko sistemarekin defizita 101.181 eurokoa izango litzateke; bost kontenedoreko sistemarekin 130.690 eurokoa; eta Atez Atekoarekin 88.029 eurokoa.
Urtetako zabortegiko kontaminazioa eta usain txarra proportzioan dijoa bertara botatzen den materia organikoarekin. Kasu honetan, aurreneko hilabetean Usurbilek %100 eramango luke, bigarrengoan %88-93, eta hirugarrengoan %0. Hori inertizatzeak eta ixteak sortzen duen gastuak proportzio bera izango du 2013an... eta nola ordainduko da?
Hernaniko proportzioa antzekoa izango da. Hala ere, Atez Atekoa oraindik gaizki egiten dutenek igo egiten dute proportzio hori; boltsa edozein modutara ateratzen dute, edo edozein lekutan uzten dute, badakite eta hondakin-boltsak ez duela matrikularik.
Usurbilen 2009ko martxoan hasi ziren eta 2010eko urrian ezin izan dute balantze hau aurkeztu, ez baitute oraindik papera, kartoia eta ontzi arinak erosi dizkien enpresaren dirua jaso. Hernanin diru-sarrera hauen partidak jaso ez izanak zurrumurru asko sortzen ditu, tartean, Atez Atekoak sortzen duen galera; Usurbilen, 2010eko irailera arte ere berdin erabil zezaketen, baina ebidentziak aurre hartu dio inteligentziari... eta despolitizazioak kontzientziazioari.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!