Herritarrei gerturatu

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 4a, 22:35

( Iulen Lizaso Aldalur (*Erredakzioan euskeratua) ) Michael Weltzin etorri zi­tzai­gun Donostiara, errausketa kontuetan pertsonarik jantzienetakoa dena Europa mailan, eta Alemaniako Al­der­di Berdearen aholkulari zientifikoa eta Mikrobiolo­gi­an doktorea dena. Cristina Enea Funda­zioak hiru eztabaidatarako gonbitea luzatu zigun, Ingurumen Baliabideen Zentroak antolatuta. Lema honakoa: Hitz egin dezagun zaborraz. Horien bidez lortu nahi izan zen: «herritarrei hondakinen arazoa azaltzea eta Gipuzkoan eta Espainia­ko eta Europako leku ezberdinetan garatzen ari diren konponbide posibleen berri ematea». Lehenengo jardunaldia, Materia organikoaren aprobe­txamendua, ezinhobea izan zen emandako txostenen maila altua eta informazio mamitsua zela eta. Es­ker­tu eta azpimarratu nahi dut Txema Hernandez Fun­dazioko zuzendariak egindako aurkezpen bikaina; es­kertu batez ere, bitartekoak jartzea internet bidez entzun ahal izateko, bertara joan ezin zutenei: http://www.cristinaenea.org/pagina.php?queidioma=1&pg=67. Bigarren jardunaldirako eta Michael Weltzinekin azaroaren 25ean eztabaida­tzeko irrikaz ginela, Fun­dazioak honakoaren berri eman zigun egun batzuk lehenago: «Jakinarazten di­zugu, Critina Enea Fun­dazioarenak ez diren arazoak tarteko, eta zenbait hizlariren agenda arazoak tarteko, bertan behera utzi behar izan ditugula ondorengo bi saioak»... «Barkatu eragozpenak». DV egunkarian irakurri dut Michael Weltzin-ek hi­tzaldi bat eman zuela Do­nos­tian, azaroaren 25ean; eta artikuluaren barruan honakoa irakurri dut: «...hitzaldi bat Gipuzkoako hondakinen gestioaz arduratzen diren ordezkariei, Diputazioak gon­­bidatuta»... besterik gabe
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!