( Iñaki Arratibel Olaziregi )
Entzun berria dugu krisiak egoera larrian utzi duela Chillida-Leku. Hain larria da egoera, urtarriletik aurrera ateak itxiko dituztela jakinarazi dutela. Berri triste hau jakin genuenetik erakundeen adierazpenak ere entzun ditugu Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udalekoa, baina museoa kokatuta dagoen Udaletik ixiltasuna besterik ez dugu entzun.
Hernaniko Turismoko Plan Estrategikoak bi ardatz nagusi aipatzen zituen: sagardoaren kulturari lotutako ekimenak eta Chillida-Leku museoa. Hernaniko Udalak gai honetan mantendu duen ixiltasuna guztiz salagarria iruditzen zaigu. Behin eta berriz gogorarazi behar izan dugu Chillida-Leku Hernanin dagoela, Chillida-Leku eta Hernani markak lotu behar genituela. Hamaikabatek gogorarazi nahi du helburu horiek ez direla lortzen ixilik egonaz. Hernaniko Udalak, beste erakundeekin batera, zer esan haundia dauka. Hernaniko Udaletik Chillida-Lekuren irtenbidean partehartzeko prest gaudela esan behar dugu.
Hernaniarrentzat estrategikoa den Chillida-Leku proiektu kulturala bideratzeko prest gaude. Eta horixe da, hain zuzen, Hamaikabatetik eskatzen duguna, Hernaniko Udalak Chillida-Lekuren etorkizunean partehartzeko aldarrikapena.
Egiten ez badugu gero negar egiteak ez du ezertarako balio izaten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!