Falta zena

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 1a, 01:00

( Andoni Amonarraiz Gomez EAJ-PNVko bozeramailea ) Sekulakoa da Ezker Aber­tzaleko Gobernu Taldeak eta Ezker Batuak Atez Ate­koarekin eragin duten hondamendia eta ez dakit nondik hasi. Dakizuenez, Garbitania sortu da, Hernaniko, Usur­bilgo eta Oiartzungo hondakinak jaso eta tratatzeko. Gaur egun Gerente batek egiten du lan, eta laster ingurumeneko bi teknikari, bost informatzaile eta bi koordinatzaile hasiko dira lanean. Baita ere, jakingo duzuenez, 1.500.000 euro gastatu ditugu Atez Atekoa martxan jartzen. Diru horren zati bat harrobiko transferentzia gunea egiten gastatu da. Transfe­ren­tzia gune ho­nek, 2010-11-2ko datan, ez zuen langileen postuen Segur­tasuna eta Osa­suna erregulatzen duen Erre­ge Dekretu Legea betetzen; eta ezta Lan Arriskuen Pre­ben­tzio Legea ere (OSALANEN informearen arabera). Agian, jakingo ez duzuena da, azaroaren 18ko data duen epai bat dagoela, eta horren ondorioz, Atez Ate­koa mar­txan jarri aurreko momentura itzuli behar du­gula. Beraz, egoera honakoa da: Udalak errefusa, organikoa eta boluminosoak (altzariak) jaso ditzake; eta papera, ontzi arinak eta beira ezin ditzake jaso, San Markok jaso behar ditu. Ondorioz, Udalak izan dituen gastu guztiak zakarrontzira joan dira; papera eta ontzi arinak saltzearekin lortu behar zen diru sarrerarik ez da egongo. Hala ere, Garbitania elkarteari gastuak ordaintzen jarraitzen dugu, nahiz eta oraindik ez duen ezer egin, eta ziurrenik etorkizunean ere ez duen ezer egingo. Gauzak presaka egiteagatik gertatzen da hau guztia, legea bete gabe eta herriari entzun gabe egiteagatik. Epai­learen epaia betetzen ez bada, EAJ-PNV alderdiak salaketa jarriko du epaitegian. Salake­tan epaia bete­tzea galarazten duten zinegotzien prebarikazioa salatuko da, eta San Markori duen obligazioa betetzeko exijituko zaio.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!