Lotsa sentitzen dut

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 27a, 01:00

( Andoni Amonarraiz Gómez EAJ-PNVko bozeramailea (*Erredakzioan euskeratua) ) Askotan entzuten da politikook ezberdin mugitzen garela hauteskundeak gertu badaude. Ohikoa da baita ere entzutea denok berdinak garela eta gogoak ematen diguna egiten dugula. Nik onartzen dut gehienok, hauteskundeak gertu badaude, herritarrek eskatzen digutenari arreta gehiago jartzen diogula eta egin behar dena egiten dugula, nahiz eta ez gustatu. Baina oraingo honetan lotsa sentitzen dut Gizarte Zerbitzuei dagokienean, Go­bernu Talde hau parametro horietan mugitzen delako. 2010eko aurrekontuak aurkeztu zirenetik, martxoa in­guruan, behin eta berriro eskatu dut diru zati bat erabili dadila Zaharren Egoitza martxan jartzeko, baita apartamentu tutelatuak eta etxebizitza sozialak ere. Erantzuna: Diputazioa gora eta Diputazioa behera, eta bitartean adindu asko hiruko geletan lotan eta apartamentuak eta etxebizitzak itxita. Kasualitatez, 2011ko au­rre­­­­­­kontuetan (maiatzean hau­­teskundeak daude), dirua jarri da zerbitzu guztiak martxan jartzeko, eta berdin du Gi­puzkoako Foru Aldun­diak zer egiten duen. Horrelako gauzekin auzo-lotsa sentitzen dut eta ziurtatu dezaket denok ez garela berdinak eta denok ez dugula egiten gogoak ematen diguna.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!