Soldatak eta elkartasuna

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 25a, 22:35

( J. Carlos Plazaola Burugain, Hernaniko Udaleko Ogasun zinegotzia )

Gehiegitan zuzendu behar izan dizkiogu gobernu taldetik Jose Ramon Chica PSEko zinego­tziari soldaten inguruan zabaldutako gezurrak eta udal eztabaidan kontuhartzaileak da­tuak zuzentzean, nahi gabe okerra egin balu bezala eran­tzuten du, baina behin eta berriz datu oker berberez baliatzen da gauzak itsuralda­tzeko. Hori­xe egin du azkenaldian pren­tsan herritar batekin izandako eztabaidan, eta datu oker asko erabili ditu tartean.
Pertsonal sailaren eta kon­tuhartzailearen datuen arabera, 2007an alkateak 60.740 euroko soldata zuen eta gobernu aldaketarekin 35.210era jaitsi zen; Joxean Re­kondok 29.558 kobratu zituen eta Marian Beitia­la­rran­­goitiak 20.442, beraz 2007an Udalak 10.000 eurotik gora aurreztu zituen soilik alkatearen soldatan. 2008­an alkateak 36.869 kobratu zi­tuen (23.871 gutxiago), 2009­an berriz 37.753 (22.987 gutxiago), eta 2010ean 38.433 kobratuko ditu (22.307 gutxiago). Horien batura egitea nahikoa da aurrezpena 79.907 eurokoa izan dela jakiteko. J. R. Chicak berriz 2007­an hilero Marian Beitiala­rran­goitiak bai­no 1.400 euro gehiago kobra­tzen zituen. Horrez gain J. R. Chicak aipatu izan du alkatearen soldatarekin aurreztua aholkulariak ordaintzeko erabili izan dela, eta hau ere ez da zuzena. Kontuhartzaileak emandako kopuruen arabera zinegotzi, alkate eta aholkularien gastua 2006an 428.721 eurokoa izan zen, 2007an 349.950ekoa, 2008an 306.738­koa eta 2009an 324.414koa. Ho­rri lotuz gero 2010ean ahol­kulari bat gutxiago due­la gobernu taldeak, erraz ondorioztatuko du edozeinek gastua gehiago mugatuko dela.
Hau guztia esanda erantzun nahi nioke PSEko ordezkariari, datu okerrekin ez doala oso urruti erraz konproba baititzake edozein hernaniarrek. Bestetik ea noiz egiten duen proposamen bat berak jasotzen duena murrizteko, gobernu talde honek egin ohi duen moduan, nahi badu irudi hu­tsagatik, baina egin dezala, orain beste batzuk egin nahian dabiltzan moduan Madrilgo dekretuaren aurrean beraien gehiegikeriak arintzeko edo. Eta azkenik esan nahi nioke elkartasuna ez zaiela besteei eskatu behar, norberak erakutsi baizik, eta bera nire egoera berean dagoenez, ea noiz proposatzen duen jasotzen ditugun asistentzia dietak kentzea, nik alde bozkatuko dut.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!