( Joxe Elizondo Arruti -´Niko`.
(*erredakzioan euskeratua) ) Ezer baino lehen, adierazi nahi dut: a) Nere babesa, pertsona eta entitateak tratu txarren kontra egiten ari diren lanari. b) Nere kezka, konbokatu diren ekitaldietan izan den jende eskasiagatik (Hernaniko kasuan, gutxienez).
Kezkaz eta urrunetik begiratzen diet zenbait ahots feministari. Argumentu gisa darabilte, batez ere, eta modu zurrunean, beti esan izan den bezala, gizonezkoek gehiago direla uste dutela, edo emakumeak gutxietsi egiten direla, eta horrek eragiten dituela jokaera onartezin horiek. Ez dut ukatuko, horrek badu eragina (neurri batean), baina gauzak ez dute koadratzen (orokorrean). Ikusi dezagun:
Azken hamarkadetan, Lurraren alde honetan, aldaketa haundiak lortu dira, emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasunean, eta baita bizitzeko ohituretan ere. Hona batzuk: Eskubideak, lana eta independentzia ekonomikoa, Hezkuntza eta balore kulturalak, Espazio publikoa eta askatasunezkoa, pribatuan gertatzen ziren zapalketak publiko egitea, Jarrera aldaketa emakume eta gizonezko gehienena, Harreman afektibo eta sexualak, Autoestima, Gazteriaren mentalitatea, Biktimei babesa... Bestalde, tamalez, aurreratu den hori guztia ilunago ikusten dugu, jakinarazten zaigunean, gazteak direla tratu txar gehienak egiten dituztenak; eta suposatzen da, gazte horiei ez zaiela heziketa matxista eta boterean oinarritua eman. Nola azaldu orduan, gertaera/errealitate horiek?
Komeni da faktore batzuk aztertzen hastea (ideia matxistaz harago), prolematika horri eragiten diotenak, gauzak aurrez konpontzeko balio baitezakete: Zerk eragiten ditu gizakiaren biolentzia-agresibitatea-autoritatea (batez ere gizonezkoena)? Bestearen eskubide indibidualak kontrolatu eta zapaltzea, gauzak hitz eginez konpontzen ez jakitea, aniztasuna behar adina ez errespetatzea, beste balore batzuei garrantziarik emateko neurririk ez hartzea, eta abar, eta abar?
Azkenik, iruditzen zait, baina guztiak kenduta (eliza eta abarren jarrera karkak adibidez), eta egoera larri honi garrantziarik kendu gabe, orokorrean uste dut, baditugula arrazoiak baikorrak izateko (konformistak ez) TRATU ONAREN alde egiten ari garen bidean. Eta iruditzen zait, hain gai korapilotsuari erantzun sinpleak bilatuta ez goazela bide onenean, feminismo abegikor eta integratzaile bat nahi badugu, gaur egunera egokitua, eta pertsonen Berdintasunaren aldekoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!