Bat egin dezagun Sahararen alde!

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 19a, 01:00

( Maddi Garcia Olaskoaga Sahararen Aldeko Hernaniko Mugimenduaren eta Hernaniko Kooperazio Taldearen izenean ) Azken aste hauetan Sa­haratik etorritako berriek asaldatuta dituzte gure bazterrak. Komunikabideetan, kalean... edonon hizketagai da Saharan gertatzen ari dena. Saharako auzia ez da gaur goizekoa. Deskoloni­za­zio prozesurik ez zen eman, eta 35 urte dira Marokoren inbasioa eta zapalkuntza jasaten ari dela. Espainiaren kolonia zen lehen, baina Maroko eta Mauritaniaren eskuetan utzi zuten bertako administrazioa, Nazio Batuen Era­kundeak (NBE) ezarritako jarraibideei kasurik egin gabe. Sahararrek berea baino ez dute aldarrikatzen. Euren lurrak nahi dituzte, errespetatu ditzaten nahi dute. NBEren babesa jaso du behin eta berriz: Sahararen autodeterminazio eskubidea onar­tzen baitu honek. Baina hori ez da nahikoa izan gauzak aldatzeko. Marokok giza eskubideak urratzen jarrai­tzen du, eta nazioartetik, egoera geldiarazteko, ez da Estatuen oihurik entzuten. Espainar Estatua Saharak egun bizi duen egoeraren erantzule da, baina ez dago hori bere gain hartzeko prest. Horregatik, azken gertaeren aurrean, berriro salatu nahi dugu gertatzen ari dena, erantzunkizunak eskatu eta sahararrei elkartasuna adierazi. Horretarako antolatu diren ekintzetan parte har­tzera gonbidatzen zaituztegu. Gaur, ostirala, eguerdiko 12etan Udalak deitu duen kontzentrazioa egingo da Gudarien Plazan. Bere aldetik, arratsaldeko 19:30etan Plaza Berrin beste kontzentrazio bat deitzen dugu sina­tzaileok. Eta bihar, larunbata, eguerdiko 12:30etan Bilboko Moiua Plazatik manifestazioa irtengo da. SAHARA HURRA!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!