( Andoni Amonarraiz Gómez
EAJ-PNVko bozeramailea ) Orain dela sei hilabete, herriko pertsona talde batek erreferenduma egitea eskatu zuen, Hernanin zein hondakin bilketa sistema ezarri behar zen erabakitzeko. Erantzuna denok ezagutzen dugu, ez zitzaien kasurik egin eta esan zen beharrezkoa zela Atez Atekoa ezagutzea iritzia eman ahal izateko. Gobernu Taldeak ez zuen ez baieztatu ezta ukatu ere erreferendumaren beharra eta Ezker Batuak esan zuen erreferendumaren alde zegoela, behin sistema ezagututa.
Orain, telefonoz, inkesta bat egingo zaie 500 hernaniarrei Atez Atekoaz galdetzeko, eta diotenez, modu aleatorio eta anonimoan aukeratuko dira. Honi dagokionez, ohartxo bat: telefono zenbaki bat eskuartean duzun momentutik badakizu zein den titularraren izena, beraz, anonimoa ez da. Atez Atekoaren aldekoen arabera, hau da herritarren iritzia kontuan hartzea edo erreferendum bat egitea. Badakite hernaniarren gehiengoa Atez Atekoaren kontra dagoela.
Beste proposamen bat izan da Udaleko web orri berrian foro orokorra kentzea hernaniarrek beraien iritzia emateko aukerarik izan ez dezaten nahi duten gaien inguruan. Egia da proposamena dela, non EAJ-PNV kontra dagoen, baina beharrezkoa da alderdi politiko gehiago ere kontra egotea. Ikusiko dugu proposamena errealitate bihurtuko den eta berriro isilduko dituzten hernaniarren ahoak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!