Klabeak eta helburuak

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 25a, 21:42

( Iulen Lizaso Aldalur ) Hilaren 18an Cristina Enean organikoa biltzeaz eta konpostatzeaz aritu ziren. Flo­rien Amlinger austriarrak datu pila bat eman zituen, mila hitzek baino gehiago balio zutenak; Francesç Giró katalanak beste hainbeste; Alicia Pollo MARMeko kideak hitza eta pitza asko, eta hiru datu bakarrik: Espainian gaur egun %4 konpostatzen da, 2016rako %20ra iritsi nahi da, eta 2020rako %40ra... Gipuz­koa­ko neurrian. Aste berean, Gipuzkoako prentsak honakoa zioen: «5.kon­tenedoreak Gipuz­koan ze arrakasta izan duen ikusita, 2011n herri guztietan jarri nahi da... asmoa, 2016an 53.429 kilo konpostatzea». Asko al da? Gutxi? Mixeri bat? Ikaragarri? Erreferentzia ez da, ordea, zenbat tonelada errekuperatzen diren; baizik, bataz bestekoa zenbat den, etxean sortzen dugun guztitik. Austrian, %85 errekuperatzen dute; Kataluinian %50; Espainian %4. Horrez gain, adierazi zuten, Italiko eta Kataluiniako herrietan, 5. kontenederearekin %30 in­gu­ru errekuperatzen dutela, eta baloratzen dute, oso garesti ateratzen zaiela egunero 5.kontenedorea biltzen aritzea, %15 bakarrik bete­tzen dutelako. Austrian, dena Atez Ate biltzen dute. Kataluinian he­rrien %75ek izango du organikoa biltzeko sistema, eta urte bukaerarako %100ek; baita Bartzelonak ere. Izan ere, kanon bat kobratzen zaie organikoa aparte biltzen ez duten herriei, zabortegia eta erraustegia erabiltzeagatik... eta xoxak dira, xoxak. 2009an, kanon horietatik bildu zituzten 30.000 euro beste herrien artean banatu ziren; kunplitzen duten he­rrien artean, alegia. Bi hizlariek garbi utzi zuten, arrakasta lortzeko klabea hori dela, instituzioek ekonomikoki laguntzea; horrela, kobratzen diren primei begiratuta, beste herriak ere animatu egiten baitira organikoa bil­tzera eta horrekin, zabortegiek sortzen duten kalte ekologikoa gutxitu... eta normatiba betetzera behartzen ditu. (*Erredakzioan euskeratua)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!