´Kazetaritza`

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 2a, 01:00

( Iulen Lizaso Aldalur )

Eurostaten arabera, gure herrian sortzen den zaborra Europako mediaren gainetik dago eta birziklatzen duguna erdia da. Zabortegira bota­tzen duguna %68a da eta Europako media %41ekoa. Za­bortegien Europako Zu­zen­daritzak dioenez, he­rriek ma­­teria organikoa gutxitu behar­­ko dute eta berriro ba­lioztatu konpostaren bidez edo biometanizazioaren bi­dez; errausketa konponbide txarrena da. Zaborren arazoaren mui­na, zabortegira materia organikoa botatzea da. Hori fermentatzean GEIak sortzen di­ra (negutegi efektua sor­tzen duten gasak) eta CO2a baino 23 aldiz kutsagarriagoa da. Arazoari, %90ean, konponbide eraginkorra eta ardura­tsua emateko, hasierara jo behar dugu eta ez bukaerara: zabor gutxiago sortu eta materia organikoa berreskuratu, gaikako bilketa sistema egoki batekin eta autokonposta eginez. Neke­tsuagoa da, baina ekonomia eta ekologia dela eta, ohitura onak dituzten herrietan hori da joera. Eta zer dakite herritarrek egoera eta konponbideei bu­ruz? Nola lantzen dute Gi­puzkoako hedabideek hondakinen gaia? Urriaren 6an Res­ponsabilidad Social Corporat­iva jardunaldiak izan ziren Ma­drilen APIAk antolatuta eta Martha Goyenecheak Birzikla­pe­na eta Hondakinen Tratae­rari buruzko Kazetaritza Saria jaso zuen En busca del objetivo cero deshechos artikuluagatik. «Sari hau da komunikabideetan albiste positibo, informatibo eta didaktikoak zabaltzeagatik birziklapena eta hondakinen trataerari buruz». Luis Gabriel David Garcia sarituak ere zera azaldu zuen: «ingurumenari tarte bat zuzentzea oso garran­tzitsua da alderdi guztiak lan­tzen baitira». Eta gaineratu zu­en: «Bizitzaren ka­ze­taritza da, zuzendari eta na­gusiek ikusten ez duten arren; borroka haundia daukagu tarte bat lor­­t­zeko komunikabideetan eta denoi eragiten diguten gaien inguruko albisteak ikusteko»... borroka haundia daukagu Gipuz­koan halako idatzi aseptikoak argitara­tzeko.

Iulen Lizaso Aldalur (*Erredakzioan euskeratua)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!