80.000 euro

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 1a, 21:12

( Mikel Arrieta Iraola ) Krisi garai honetan agintarien soldatak hizpide ditugu. Horregatik gogoratu behar dugu egungo Hernaniko Alkateak egin zuen lehenengo gauza Alkatearen soldata jaistea izan zela. Eta ez % 5 edo % 10a, ez! Egungo Al­ka­teak aurreko Alkateak baino % 40 gutxiago kobratzen du. Hau da aurreko Alkateak 58.000 euroko soldata zuen 2007garren urtean eta oraingoak aldiz 22.000 euro gu­txiago kobratzen du urtero. Beste adibide bat: 2007an PSE-PSOEko zinegotzi liberatuak 46.000 euroko soldata zuen, egungo Alkateak baino 10.000 euro gehiago. Soldata hori galduta ulertu daiteke PSE-PSOEren haserrealdia. Egungo Alkateak hartu zuen erabakiarekin, soilik Alkatearen soldatan Udalak eta hernaniarrok 80.000 euro aurreztu ditugu lau urte hauetan. Komenigarria da horrelako detailetxoak gogoraztea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!