Ikusten dudan guztia

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 31a, 02:00

( Andoni Amonarraiz Gomez EAJ-PNVko bozeramailea ) nirea da, eta nahi dudana egiten dut Atez atekoa martxan jartzeari dagokionez, Gobernu Tal­deak burua altxa eta Her­nanira begiratzen duenean, ikusten duen guztia berea dela pentsatzen du , eta nahi duena nahi duen tokian egin dezakeela. Hori gertatu zen zintzilikarioak nahi zuten paretetan jarri zituztenean. Eta baita Atez atekoak udaletxeko arketan eragin duen espolioan. Eta orain, gauza bera ari da gertatzen Cam­pezo enpresa arduraduna den harrobiko landa-parkearen okupazioarekin. Cam­pezok egingo du betelana, eta parkea eraikitzeko obra. Udaletxe honek ez du eskubiderik Campezoren bai­menik gabe kanteran zerbait jartzeko. Campezok ha­mar egun eman dizkio Go­bernu Taldeari harrobitik transferentzia gune ilegala kentzeko, edo bestela epai­tegira eramango gaituzte. Nire ustez, Gobernu Taldearen jarrerak berriz ere epaitegietara eramango gaitu, eta berriz, gai negatiboak medio, komunikabideetan azalduko gara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!