( Josu Arrieta Iraola )
Paretetako pintaketak, errebindikaziozko pankartak, presoen argazkiak, kartelak eta antzekoak, zenbait lagunei molestatzen diete. Behin baino gehiagotan kexa adierazi dute. Herria txukuna, gardena eta ederra nahi dute, eta horretarako herria itsustu egiten dituzten adierazpenak desagertaraztea eskatzen dute. Herrian egon daitezken arazoak, tortura, presoak, langabezia, demokrazia falta, AHTa, etxebizitzaren arazoa, eta beste hainbeste, besteen arazoa dira, jasaten duenarena bakarrik, ez da kolektiboa, ez da herriarena. Ez dezatela aipatutako norberaren miserien publizitatea kaleetan egin, herria itsustu egiten baitute. Utzi dezatela herriko frontoia aratza eta bakean, pilotan jolasten jarraitzeko. Hilobi zurituak bihurtu gaitezen nahi dute, eta herria marmolezko panteoi itzela bihurtuta. Ederra kanpotik baina ustela barrutik.
Kiratsa darie.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!