Aht-ren aurkakoa= frontoiaren kontrakoa?

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 23a, 23:22

( Rufino Rekalde Aranzabal Pelotako delegatua ) Joan den larunbatean Hernanin Abiadura Handiko Trenaren aurkako eguna ospatu zen eta ekin­tza batzuk antolatu ziren, denak oso interesgarriak. Egun horren publizitatea egiteko Tilosetako frontoia erabiltzea ondo irudi­tzen zait, baita bertan pankartak eta kartelak jartzea ere. Baina oso gaizki irudi­tzen zait egin beharra amaitu ondoren publizitate hori ez kentzea eta gainera batzuetan, frontoia margotuta aurkitzea. Aurten ez dute margotu, ezta eguraldiak puska­tzen dituen pankartak jarri, gero zintzilik gelditzen direnak eta pilotan aritzen direnei traba egiten dietenak. Aurten kartel haundi bat utzi digute ezker hormari ondo pegatuta, frontoiko margo berdea kendu gabe, kendu ezin dena. Hernani eta E.H. kultur-kirol ondasuna den instalazio batekin, batzuk duten errespeto falta, salatzeko garaia ere badela uste dut. Gaur goizean eman det buelta bat Hernani eta Urnieta inguruan eta sagardotegietako bidean AHTren aurkako 5 pankarta ikusi ditut kendu gabe, bertan utzita. Nola eduki dezake talde horrek kontraesan hori?. Nola liteke alde batetik AHTren txikiziotik natura defendatzea eta bestetik gure mendietan, gure baserrien ondoan, plastiko haundi horiek uztea? Niri zaila egiten zait ekologia bizitzeko modu hori ulertzea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!