( Beinat Aginagalde Ugartemendia,
Iñaki Arietaleaniz Telleria (Bixkai)
Iker Beristain Gutierrez (Beris)
Alex Uriarte Cuadrado )
Gaur, urriaren 14an, Meaux-ko espetxean bahiturik gauden Euskal Preso Politikook gose greba mugagabeari ekingo diogu espainiar zein frantziar estatuek gu eta gure senideen aurka darabilten politika kriminala salatzeko.
Ekimen honen bitartez, Le Vert epailea, gure aitatasun eskubidea urratzen ari dela salatu nahi dugu. Irailaren 3an, Iker Beristain kidea, aita izan zen eta berehala eskatu zen bere alaba ikusteko bisita baimena. Hala ere, epaileari eskaera behin eta berriro egin arren, ez da oraindik baiezko erantzunik jaso. Hau gutxi balitz, aurkitzen garen espetxe-baldintzetan (prebentibo) sexu harremanak zigortuak daudenez, aipatu du ere epe laburrean ez duela baimenik emateko asmorik.
Epaile faxista honen helburua argia da; Euskal Preso Politikoen izaera militantea suntsitzea eta horretarako ez du gertuko senideak zigortzeko inongo lotsarik. Hortaz, bere jarrera onartezintzat jotzen dugu.
Epailearen jarrera doilorrari aurre egiteko, eta bai aita, bai ama, alabarekin batera ahalik eta azkarren batzeko eskubidea onartu dezan, gose greba mugagabea hastea erabaki dugu. Aitatasun eskubidea onartua izan arte, ekimenarekin aurrera joko dugu.
Honakoa, ez da kide bakar bati egiten zaion eskubide urraketa, kolektiboari egiten zaion beste eraso bat baizik. Beraz, Meaux-eko kartzelan gauden Euskal Preso Politikook, modu bateratuan erantzuna emateko beharra ikusten dugu eta Dinamika Orokorra oztopatu eta baldintzatu gabe, gure egitasmoari aurrera ekingo diogu.
Besterik gabe, jaso ezazue besarkada bero bana.
Meaux-eko Euskal Preso Politikoak:
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!