( Lurdes Lopez Gorrotxategi, Javier Barbarin Jurio, Nahia Eguskizaga Bilbao, Bixintxo Zabala Martinez, juan Manuel Otermin Lopetegi ) Irrigoenea etxeko bizilagun gehienek, Xalaparta soziedadeak eta lokal komertzialak Irrigoenea bertan gera dadin eskatzeko babes bila jo genuen, sinadura bilketa baten bidez. Irailaren 30ean, Arau Subsidiarioen testu Bateratuari alegazioak egiteko epea bukatzen zenean (orain epea luzatu egin da), aurkeztu genituen sinadura hauek, alegazio gisa, udaletxean. Eskerrik asko zuen babesarengatik!
1.638 izan dira orain arte lortu ditugun sinadurak. Asko? Gutxi? Ez dakigu. Baina konparatzeko, datu bat eskaini nahi dugu: 3 proiektuen (Kultur Gunea, Igerilekua edo Gudarien eta Tilosen plaza eraberritzea) erreferendumean, 2.308 herritarrek eman zuten botoa, eta proiektu bozkatuenak (Kultur Guneak) 1.459 boto eskuratu zituen. Horregatik espero dugu sinadura hauek esaten dutena aintzat hartua izatea.
Gainera, herritarrei jakinarazi nahi diegu, sinadurak biltzen jarraituko dugula, hainbat komertzio, taberna, soziedadeetan… Irrigoenea etxearen irudi laranja bilatu, hantxe izango dituzue sinatzeko orriak.
Beste alde batetik, udaletxean hainbat alegazio aurkeztu genituela -haien artean, alegazio historiko bat, abokatu batek egindakoa eta arkitekto batek burututakoa daude- eta alegazio hauek, eta aurkeztu ditugun beste batzuk, ikusgai jarriko ditugula adierazi nahi genuen. Xalaparta elkartean izango dituzue ikusgai, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, honako egun hauetan: urriak 19, 21, 26 eta 28an. Egun hauetan zubi barruko tunela ere ikusteko aukera izango da. Zatozte, gonbidatuak zaudete.
Azkenik, Marian Beitilarrangoitiak alkateak sinatutako komunikatua irakurri dugula eta datozen egunetan honen gaineko gure iritzia publiko egingo dugula adierazi nahi dugu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!