( Bernardino Ibarzabal Goiburu
(*Erredakzioan euskeratua) ) Zikuñagako Amabirjinak hitz egingo balu...
Joan den irailaren 27an, Zikuñagako Amaren desagerpenari buruzko artikulu bat argitaratu zen atal honetan, nik sinatutakoa. Bertan galdetzen nuen Amabirjina ostu zuten lapurrak nola sartu ziren ermitara: teilatutik, butroia eginez, edo ate nagusitik. Beste ziurtasunik ezean, susmoak ziren, susmoak besterik ez. Esaterako, ate nagusitik sartu baziren, nork utzi zien lapurrei giltza?
Oporretan nintzela, mezu bat utzi zidaten erantzungailuan, bertan, aurreko artikuluari buruzko kontzeptu batzuk argitu nahi zituen pertsona baten telefonoa eman zidaten. Pertsona hau Ermita zaharreko seroraren senarra zen. Minduta zegoen, modu batera edo bestera bere zintzotasuna zalantzan jarri baitzen. Kontatu zidanez, 1979ko apirilaren 13an, Amabirjina desagertu zen egunean, goizeko 05:00etan atera zen Ermita ondoan zegoen etxetik. Emaztearekin batera Gurutze Bidea egitera joan zen. Hiru ordu beranduago, itzuli zirenean, bere ausentzian Amabirjina lapurtu zutela konturatu ziren. Bere esanetan, lapurrak Ermitako leihoren batetik edo inguruko leku edo bulegoren batetik sartu ziren. Azaldu zidanez, ate nagusiaz gain, Ermitak ez zuen kanpoaldeko beste sarbiderik, eta nik dudan planoan ere hala ageri da.
Gauzak horrela, bere ustez lapurretaren arrazoia zein izan zen galdetu nion, eta berak erantzun zidan ez dela oso bizkorra izan behar lapurreta zeintzuk egin zuten jakiteko. Esan zidan, lapurreta gertatu baino askoz lehenagotik, ondoko taberna berak zeramakiela, eta ondo ezagutzen zituztela bere ohiturak.
Horrez gain, esan zidan egunen batean horri buruzko idatzi bat utziko duela. -Bere testamentuan agian?-. Eta momentuz ez duela gaiari buruz zabal hitz egin nahi.
Hori da kontatu zidana, eta gure Amabirjinarekin gertatutakoaren misterioa sakondu besterik ez du egin. Lapurreta egin zutenak hernaniarrei egiten ari diren min morala kontuan izanda, zertarako behar dute orain Amabirjina, orduko zeregina bete bazuen?
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!