Ereduak

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 6a, 02:00

( Julen Lizaso Aldalur (*Erredakzioan euskeratua) ) Ormaiztegiko Udalak, beste bederatzi udaletxerekin batera, partehartze prozesua hasiko du. Prozesuaren helburua izango da, herri hondakinak gestionatzeko dauden eredu ezberdinei buruz eztabaidatzea. Partehartze prozesua Kudeatuz programaren barruan dago. Herritarrei zuzendutako jardunaldiak izango dira, batez ere Gipuzkoan gaur egun dauden bi sistemen ingurukoak: a) hondakinak kontenedoreetatik sailkatuta jasotzen dituena.; b) Atez ateko bilketa. Jardunaldietan sistema bakoitzak dituen aukera eta bideragarritasunei buruz eztabaidatuko dute. Eta Udalak duen web orrian ekarpenak egiteko aukera ere izango da. Europako Zuzendaritza Esparru berrira eta Estatuko legedira egokituta, Nafa­rroako Gobernuak mar­txan jarri zuen hondakinak kudeatzeko Plan Integrala. 2008 eta 2009ko apirilean hitzaldi teknikoak ere antolatu zituzten, eta alderdi politikoek, gizarte-garapenerako agenteek, eta talde ekologistek hartu zuten parte. Zirriborroa 2010eko maiatzean onartu zuten, eta ondoren ikusgai jarri zuten. Era berean, herritarrek informatzeko eta parte hartzeko prozesua jarri zuten martxan, eta interesa zuten pertsona, erakunde eta entitateek proposamenak egiteko aukera izan zuten. Ondoren, azken testua egin zuten, eta Par­lamentura bidali zuten. Gobernu zentralak Erkidegoetako erakundeetan aurkeztu beharko du 2010a bukatu aurretik, eta ordurako Autonomia Erkidegoek hondakinen Plana egina eduki beharko dute, eta legedi berrira egokituta. Gipuzkoak bere Plana egin beharko du, Nafarroak egin duen bezala, eta besteek egin beharko duten bezala. Hala ere, Diputazioak oraindik ez du azaldu zein izango den bere eredua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!