26 urte kartzelan

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 26a, 21:35

( Pakito Lujanbio Galdeano Euskal Preso Politikoa 2007ko abenduaz geroztik, etxean egon behar nuena )

Gauza da, bisitetan eta hainbat preso sozialek ere, askotan galdetu izan didatela, ´nola egiten da hainbat urte egoera hortan pasa eta buruz eta gorputzez hain osasuntsu egoteko?`. Eta nola azaldu edo zer esan ere ez dut jakiten... Bestea zera da, hau ere bisitetan eta preso sozialek askotan galdetu didatela, ´zenbat denbora daramak?`, ´Eta zenbat gelditzen zaik?`. Eta bi galdera horiei erantzuna eman ondoren, gehienek antzekoa esaten didate: ´Beno, zailena egin duk! Hainbeste egin ondoren, gelditzen dena hanka bakarraren gainean, ezta?`. Eta nik gehienetan, korrontea segitzen diet, baina, jakitun naiz, egindakoa, gehiago ala gutxiago kostata bada ere, eginda dagoenez orain zailena ez dela hori, baizik eta gelditzen dena... motzagoa izan arren! (...). Hemen kontuz harrokeriarekin, gelditzen denari beldurrik gabe, baina errespetuz beti ere, e!


I.- ´Gatzak`k kartzelan bete du jada
hirugarren hamarkada,
baina oraindik kaleratzeko
jartzen diote_hainbat traba
etsaiaren jugada
sortzea da ikara
alde guztietatik kosk
etsipenaren hatzaparretan
eror gaitezen guztiok. BIS

II.- Nola liteke hainbeste urte
espetxean aguantatu?
eta nahiz eta bizirik iraun
nola ez garen zoratu?
bisitetan galdetu
azaltzen ez asmatu
bada brometan dionik
sartu aurretik zoroak ginen
beraz zoratzen ez lanik. BIS

III.- Hau jasateko ez da asmatu
mirarizko formularik
nik behintzat ez dut horrelakorik
inon topatu oraindik
egunero komerik
ez daukagu pakerik
hau ez da matematika
nahiz egunero egin kontuak
ez galtzeko barne_oreka. BIS
IV.- Inondik ere preso gaudenok
ez gara hain bereziak
preso guztiok gure ditugu
dohai eta gabeziak
barnemin garrasiak
edota fantasiak
sufrimenduaz moldatzen
hori dugunez edonork bezain
gaizki metabolizatzen. BIS

V.- Espetxea da sufrimendua
ta_egin behar zaio aurre
Euskal Presoon Kolektiboan
super_pertsonik ez gaude
bakarrik da dolore
laguntzarekin hobe
zuena da hoberena
ona den ere, hemen barruan
gertu dauden kideena. BIS

VI.- Irakurketa edo kirola,
ikasketak, eskulanak
horrelakorik egiten dugu
esango nuke nik danak
osatuaz etapak
ilusioz erabat
kartzelan egonagatik,
hemen barruan presook gaude
kalean bezain bizirik. BIS
VII.- Pasa ondoren ez du ematen
joana denikan luze
nori ez zaio bizitakoa
pasa azkar eta aixe
egunak mila klase,
bai poza, bai oinaze
hala da gure kondena
egindakoa eginda dago
falta dena okerrena. BIS

VIII.- Bizikletari eragin gabe
joan daiteke patxadaz
aurretik hartuta dugunaren
abailaren inertziaz,
baina hau ez da jolas
beheruntz ez inolaz
beti aldapa goraka
eragitea utzi orduko
erori_edo atzeraka. BIS

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!