SYMEIKO enpresan EREn gaude

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 30a, 02:00

( Josetxo Etxarri Artola ) Atzo, irailak 29, goizean egunero moduan egunkaria erosi nuen eta lasai ederrean irakurtzen hasi nintzen Hernaniko Kronika eta harrituta geratu nintzen, hobeto esanda haserretuta, ez nuen sinisten irakurtzen ari nintzena, Greba deialdiarekin bat egin zuten enpresen zerrendan nik lantoki dudan SYMEICO enpresa agertzen zen. GEZURRA zen. Gure enpresa EREn dago eta bertan ez da egon inongo eztabaida edo bozketarik grebari buruz. KRONIKAra deitu zen segituan eta Donostiako CCOO sindikatuak pasa zietela informazioa esan zidaten. Berriro diot, GEZURRA zen eta publikoki eskatzen diot CCOO sindikatuari ezezta­tzeko pasatako informazioa. LANGILEGOA AURRERA!!!!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!