Eskubideak defendatzera, debeku eta murrizpenen kontra, irailaren 29an eta urriaren 2an KALERA!

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 28a, 22:23

( Jesus Uzkudun Illarramendi ) Gobernuak eraso basatia egin die gizarte eremu askori, eta ezin gara geldirik geratu, paralizatuta, elkarrekin fidatzen ez garelako edo erantzun soziala eman behar duten erakundeetaz fidatzen ez garelako. Langileen kontrako erreforma laboralarekin, zirrikitu guztiak itxi nahi dituzte, langileak kaleratzea errazteko, negoziazio kolektiboa ezerezean uzteko; zalantzan jarri dute sindikatuen lana, eta ehundaka mila delegaturen lana, lantegietan izendatu diren jendearena, hain zuzen. Horrez gain, euren asmoa da babes soziala desagertzea, eta guk nozitzea krisiaren eragina; guk, langileok, gizateko zatirik haundienak. Gu­re bizi-baldintzak eta lan-baldintzak urratu nahi dituzte, eta bankuak eta espekulatzaile finan­tzieroak, krisiaren errudun nagusiak, euren aberastasun multimilionarioak gizentzen dituzten bitartean. Sindikatu askok deitu du­gu Greba Orokorra Estatu osoan, baita Euskadin ere, ekainaren 29koan ez genuelako lortu Gobernuak atzera egiterik. Horrez gain, manifestazioak egiteko eskubidea ere ukatu zaie herritar askori, joan den irailaren 11n esaterako, Bilbon, eta milaka pertsonei galerazi zieten kalera ateratzea, giza eskubideen alde kalera ateratzea, eskubide zibil eta politikoen alde kalera atera­tzea, bizitza eskubidearen alde... Horrek ere erantzuna behar du, ideologia eta iritzi politiko ezberdinak alde batera utzita, eskubide batzuk defendatzera, gizarte osoaren eskubideak baitira. Urriaren 2ko konbokatoria, arratsaldeko 17:00­etan egin dute, eta beste aukera bat da gure eskubideen alde borrokan jarraitzeko, irailaren 29ko Greba Oro­korra beste aukera bat den bezalaxe. Konbokatzaile batekin edo bestekin konfian­tzarik ez dugulako ezin gara etxean geratu. Ezin ditugu indar guztiak konbokatoria batean jarri eta beste konbokatoria ahaztu. Erantzuna ez al da ba orokorra? Denon eskubideak dira. Pena da, baina 29ko greba defendatzen duten askok ez dute ezer jakin nahi urriaren 2koaz, eta berdin, urriaren 2ko manifestaziora joango diren askok ez dute ezer jakin nahi 29ko grebaz. Horrela ez dugu ezer lortuko. Ez dugu erremediorik. Indibidualtasunak, za­ti­ketak, sektarismoak, etsaiaren politikei egiten diete mesede, eta gure eskubideei kalte. Bihar berandu izan liteke, bihar penatzea alferrik izan liteke. Bizilagunaren eskubideak defendatzen ez baditugu, geure eskubideen aurka ari gara. Horregatik, goazen 29ko Greba Orokorrera, eta urriaren 2ko Bilboko manifestazioara, gure eskubideen alde, debeku eta murrizpen guztien kontra. Jesus Uzkudun Illarramendi (*Erredakzioan euskeratua)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!