Hernani eta Zikuñagako Ama

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 27a, 02:00

( Bernardino Ibarzabal Goiburu ) Hernani eta Zikuñagako Ama Bizitzan gauza arraro ugari gertatzen dira, eta baditut arrazoiak hori baieztatzeko. Ez da nor­mala Zikuñagako Ama­rekin gertatukoa gaur egun argitu ga­be egotea, eta ezta erehori herritarrei berdin izatea, eta erantzunik emateko gai inor ez izatea. Zikuñagako Ama duela 31 urte bahitu zuten izen bera zuen Ermitan, eta bahitu egin zutela esaten dut, lapurtua izan zela ez duelako inork sinesten herrian. Gauzak horrela, nik ondorengo galdera egiten diot neure buruari: Amarbijina desagertu zen egun berean jarri al zen salaketa, edo egun batzuk geroago jarri zen? Bahitzaileak nola sartu ziren ere jakin nahi dut; teilatutik sartu ziren? butroi metodoa erabili zuten? edo zurrumurruak esaten duen moduan, ate nagusitik sartu ziren? Eta ate nagusitik sartu baziren, nork eman zien giltza? Puntu honetara iritsita, nor berak atera di­tzala ondorioak. Galdera hauek ondorengoagatik egiten ditut. Gertaera bizitu zuen hernaniarren bati galdetuz gero, erruki aurpegia izaten da erantzuna, gertatutakoa justifikatuko balute bezala. Amabirjinaren desagerpena ekintza enpresarial bat izan zela azaldu zidan batek, gure herriaren mesederako egin zena. Ondoren lasai egoteko esan zidan, eta 1979garren urtetik entzuten ari garen erantzuna bota zidan: «Lasai egon zaitez, amabirjina agertu behar denean agertuko da eta». Istorio bera errepikatzen da beti, eta nire ustez, hernaniar ezezkorrenak ere ez du uste amabirjinaren desagerpena bapatean gertatutako ekintza bat izan zenik. Ondorio honetara iritsi eta gero, herritar hauek emandako erantzunak ulertu ditzaket, batez ere Papeleran lan egindako herritarrenak badira (Pa­pelerari esker jan duen jende eskertua dela esango nuke). Beraz, gure `txokoan´ bahiketa justifika­tzeko konplota dagoela pen­tsa­tzen hasia naiz. Ziku­ñagako Ama 1954tik Herna­niko Zaindaria dela kon­tuan izanda, nire ustez iritsi da Udala tartean sartzeko mo­mentua. Iruñean San Fer­minen irudia desagertuko ba­litz zer gertatuko litzateke? Hor­re­gatik, hernaniarrok, Ka­toliko praktikanteak izan edo ez, Ama­birjina berreskuratzeko komisioak izan duen iniziatibaren alde egin beharko genuke. Azken finean, ez dugu ahaztu behar XVIII­garren mendetik Herna­niko on­dare kulturalaren parte dela. Ondoren eraikiko da e­rmita berria, baina gero gerokoak...
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!