Irrigoenea etxea mantentzeari baiezkoa

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 25a, 02:00

( Mikel Ruiz Ortiz ) Notizia pil-pilean dago, Arau Subsidiarioen barruan, Irri­goenea etxea botatzen duen proiektua dago. Aspaldiko etxe hau bota­tzea galera haundia izan liteke Herna­nirentzat, eta hernaniarrentzat. Europar Batasunak herrien eta hirien nortasuna galdu ez dadin, aintzinako eraikinak mantentzeko eskatu die Estatu kideei. Eraikin bat bota ahal izateko ondorengo baldintzetako bat bete behar da: 1)Herritarren segurtasuna babesteko botatzea (erortzeko zorian dagoena esaterako. Hau ez da Irrigoenearen kasua, etxe dotorea eta zaindutakoa baita. 2)Ekonomikoki interes generala duenean botatzea (eraikinaren kokapena oztopo izatea errepideak, autopistak eta abar egiteko. Hau ere ez da Irrigoenearen kasua. 3)Urbanistikoki interes generala izatea. Hau da Udalak ematen duen arrazoia. Udalak Irrigoenea etxea dagoen gunea libratu nahi du Txingurri Txuloko zubibidea agerian geratzeko. Arrazoia errespetatzeko modukoa izan daiteke, baina oso subjektiboa ere bada. Azken finean, Kaxkoko etxe zaharrenetakoa bota nahi da, oraindik bere historia aztertu gabe dagoen etxea. Irrigoenea etxea zubibidea egin aurretik eraikia da. Gerra Karlista eta Gerra Zibil garaian babesleku izan da hernaniar askorentzat, eta horretaz gogoratzen diren hernaniar ba­tzuk badaude oraindik. Irrigoenea etxeak eta zubibideak elkarrekin damazkite 200 urte inguru. Ezin al dute horrela jarraitu? XVIIgarren mendean eraikitako etxe hau (zubibidea XVII­Igarren mendean eraiki zen), Ame­riketako Estatu Batue­tatako Inde­pendentzi Adieraz­pena bai­no zaharragoa da (1776), Fran­tziako Iraul­tza baino zaharragoa (1789), Fran­tziako Enperadore izan zen Napoleon Bonaparteren jaiotze data baino zaharragoa (1764), eta Txile (1810) eta Argentinako (1816) Estatuen sorrera baino zaharragoa, eta abar. Xalaparta elkarteak pintura lehiaketa antolatu zuen 15 urtetan, eta bertatik pasa ziren izen haundiko hainbat artista harrituta geratu ziren inguruarekin. Jorge Oteiza eskultoreak 1986an bisitatu zuen elkartea, eta txundituta geratu zen Ermitak, Leokako jaitsierak, elkarteko sarrerak eta asto arkuak sortzen duten paisajearekin. Hernaniarra naizen aldetik, eta asko gara iritzi berekoak, etxea botatzearen aurka nagoela esan behar dut. Inguru berezi honetan hazi gara, jolastu dugu, eta bizi gara, eta izaten jarraitzea nahi dugu. San Joanetako karrozan irudikatua ikustea gustatuko litzaiguke. Ez dugu Hernanik duen nortasuna eta ondarea galtzerik nahi, Hernaniren bizitza eta historia dira. Mikel Ruiz Ortiz (*Erredakzioan euskaratua)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!