Lehenengo laguntxoei, eta gero herriko ordezkariei

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 19a, 02:00

( Andoni Amonarraiz EAJ-PNVko bozeramailea )

Gauza batetaz konturatu naiz Arrieta jaunaren gutuna irakurri eta berehala: gobernu talde honek informazioa lehenengo bere laguntxoei ematen die, eta egun batzuk geroago oposizioari, nahiz eta maitza eta ekainean eskatu. Bejondei­zuela!!! Itxura denez, laguntxoa ez bazara izorrat... ahaztuta zaude.

2010eko ekaineko datuak (beira, papera, kartoia eta ontzi arinei buruzkoak) egitazkoak izan ditezke ala ez. Egitazkoak direla onartuko dut nik, interbentoreak esaten didanean, tonelada ho­riek guztiak ordaindu dizkigutela; ordura arte, zalantzan jarriko dut guztia. Esku batean San Markos mankomunitateko 2009ko datuak hartu ditut, eta bestean gobernu taldeak irailaren 15ean emandakoak; hor ikusi litekeenez, Hernanin desagertu egin da hondakinen %60 inguru. Eta herria garbitzen (zabor-ontziak, poltsa sueltoak...) 1000 kg jaso ziren 2009ko ekainean, eta 30.480 kg 2010ean. Horrek guztiak esaten du zenbateko babesa daukan hondakinak biltzeko sistema berri honek, bizitza salbatu nahi digun honek. Azkenean, lortzen duena da, herritar gehienak zapuztea, eta herria hondamendira eramatea.

Azkenik, Arrieta jaunari esan nahi nioke, agintean dagoena beti kritikatu litekeela, agintari hori Ezker Aber­tzalekoa baldin bada ere.

Hernaniarrok, eutsi, garai hobeak iritsi arte eutsi egin beharko diogu. Hori egiten dugu askok.

Andoni Amonarraiz
EAJ-PNVko bozeramailea
(*Erredakzioan euskeratua)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!