Abuztuaren bukaeran bukatu zen epea, alegazioak jartzeko, Hondakinen Lege berriaren zirriborroari. Lege berri hori 2010ean onartu beharra dago, EBak hala agintzen baitu, eta 1998ko Legea ordezkatuko du. Horrez gain, abuztu bukaeran jardunaldi batzuk bukatu ziren, herritarren partehartzea eta politika berriei buruzkoak. Bi albisteak data berean koinziditu dute, eta horren eraginez PIGRUG berri bat jaioko da, gizarteak ‘babestua’, eta ez soilik instituzioek. Bestalde, diputatu nagusiak agindu dituen praktika politiko berriak, ez dute berritik ezer izango, autoritatea egi bihurtzen jarraitzen badute, eta ez, egia autoritate. PIGRUG hobe bat aurkeztea ez da nahikoa; zenbat hobetu daitekeen eztabaidatzen ez bada. Legedi berri hori oinarri hartuta egin beharko du PIGRUG berria Diputazioak. Plan berriak lehentasun hauek behar ditu, Europar Batasunak jartzen dituenak: 1-Zaborra gutxitu; 2-Berrerabili; 3-Birziklatu eta konpostatu; 4-Erraustu; 5-Zabortegira bota. 2002 urtean idatzi zen PIGRUG zaharra, ingurugiro alarma txikiagoa zen garaian, eta 4. puntuari eman zitzaion lehentasuna, aurreko 3 puntuen gainetik, elkarren artean bateraezin egiteraino; baso bat aprobetxatzeko, su ematea bezala da hori. Prioritate hori jartzeak, erabat frenatzen du zaborra gutxitu eta bereiztearen aldeko politika bat egitea; erabat frenatzen du energia aurrezteko eta lehengaiak aurrezteko politika bat egitea; edo lanpostuak sortzeko politika bat... gaur hain beharrezko duguna. Jörg Lacher aditu alemanak dioenez, «mundu honetako lehengaiak muga bat dute, ez dira infinitoak». Hark dio, gure lehentasuna dela materia aprobetxatzea: «urrea da!»... urrea, eta pedagogia. Elkarte eta organizazio sozialek egindako alegazioek gauza batean insistitzen dute: legedi komunitario bat beharrezko dela, gaur eguneko gardentasun faltari aurre egiteko, datu eskasiari eta nahasketari aurre egiteko. Adibidez, neumatikoak erregai bihurtzeari ezin zaio birziklatzea deitu. Birziklatzeko, produktu bat lehengai bihurtu behar da, berriz produktu bera ateratzeko. Hori argituta, foru agintariek berriz esan behar al digute, Gipuzkoako birziklatze datuak Europako onentsuenak direla? Carlos Ormazabal da autoritatea, eta jakizue, PIGRUG honekin jarriko duela Gipuzkoa, Europako azkenetan.
Julen Lizaso Aldalur *Erredakzioan euskeratua