Ze aizea attona?
Etxean sartu da Mikel txikia eta Attona ikusi du bere muletetako baten gainean, zutik ezin eutsiz, motxila betetzen:
- Ze aizea Attona?
- Ezertan ez, shxixshxix…
Mikelek harrituta begiratzen du Attona gelako sarreratik.
Oihane etxera iritsi da:
- Mikel! Atea irekita utzi dezu!
Korrika amangana hurbildu eta gonatik tiraka Attonaren gelara eramaten du. Attona ohean exerita dago motxilatxoa alboan duela.
- Ze aizea Attona?
- Bilbora noa.
- Nola Bilbora?
- Bai, Bilbora. Eta ez eman ezetzik. Zurekin ez bada ere, joango naiz eta.
- Baina, ni gaur Mikelekin piszinara noa.
- Ba orduan, Ainhoari deituko diot.
- Lasai, lasai…
____________________________
Oihanek Ainhoari hotsegin dio telefonoz: - Ainhoa. Attonak Bilbora joan behar duela. - Ba ni lagunekin geratuta nago futbol partidua jokatzeko. - Ezin dezu futbol partidua beste egun baterako utzi? Attona burugogor jarri da. Garrantzitsua dela, errepikatzen du behin da berriz. Oraingoan berak ere bertan egon nahi duela. - Bueno, bueno… Asierri deituko diot. Arratsaldez lana duenez, agian kotxea uzterik izango du. Ratoxkara, Mikelek amari: - Ama, ama! Nik Attonarekin joan nahi det. - Baina, zu ez al zea atzo negar zotinka zebilena euria ari zuelako? - Bai, baina Attonak dio bere lagun guztiak han egongo direla, eta joan ezin dutenentzat paxeua eman nahi duela, eta nik ere nahi det, ze ni ere laguna naiz, eta denok bat egingo degula, eta nik hori ikusi egin nahi det, ama.
____________________________
- Ainhoa. Mikel eta biok joango gea Attonakin. - Ze esatezu? Asierrek ezin digu kotxea utzi. Bera ere badoala lankide batekin lan-orduak aldatuta, eta beteta doala. - Tira! Ba autobusean joango gea. - Ba, ni ere apuntatu. - Eta futbol partidua? - Suspenditu egin da. - Ostras! Hau handia izango da. - Handia izan behar du. - Geroarte. - Muxu.